2025-03-17
HomeIndustriaMetalgintzaZumarragako Arcelor Mittal-eko Enpresa Komiteak enpleguaren alde egiten jarraituko du

Zumarragako Arcelor Mittal-eko Enpresa Komiteak enpleguaren alde egiten jarraituko du

Atzo, apirilak 20, Arcelor Mittal-eko enpresa komitea eta enpresaren artean izandako bileran, azken honek Zumarragako aktibitate industriala mantentzea posible egingo luketen neurri alternatiboen inguruan hitz egiteari uko egin dio berriro ere.Planta bideragarria da. Horregatik dei egiten diegu erakunde eta jendarte osoari plantaren aldeko apustua egin dezan itxiera ekidin eta enplegua mantentzeko.

Atzo, apirilak 20, Arcelor Mittal-eko enpresa komitea eta enpresaren artean izandako bileran, azken honek Zumarragako aktibitate industriala mantentzea posible egingo luketen neurri alternatiboen inguruan hitz egiteari uko egin dio berriro ere. Gainera azaldu dute gaur egungo produkzioaren %85 ez lukela Arcelor Mittal taldeak produzituko, eta hau harrigarria iruditu zaigu.

Enpresa komiteak, bere aldetik, enpresarekin adostutako etorkizuneko plan alternatibo bat aurkeztea proposatu du, baina proposamen honi ere enpresak ezezkoarekin erantzun dio. Argudioak jarri ditugu mahai gainean, eztabaidatu dugu enpresak azaldutako arrazoien inguruan, baina honen aurrean enpresak adierazi du ez dela arrazoien inguruan eztabaidatu behar, itxieraren inguruan hitzegin baizik.

Planta bideragarria da. Horregatik dei egiten diegu erakunde eta jendarte osoari plantaren aldeko apustua egin dezan itxiera ekidin eta enplegua mantentzeko.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Confebasken jarrera harroputz eta esplotatzailearen aurrean mobilizatzera joko du gehiengo sindikalak

ELA, LAB, ESK, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuok apirilaren 3an mobilizatuko gara, eta deia egiten dugu apirilaren 5ean pentsiodunen mugimenduak gutxieneko pentsio eta soldata duinen alde deituriko mobilizazioetan parte hartze hartzera.

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta bere ardurapean dauden 100.000 pertsonen lan baldintzak hobetu behar ditu

ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek elkarretaratzea deitu dute martxoaren 18rako, Eusko Jaurlaritzari sektore publikoko langileen aldarrikapenak aintzat har ditzala eskatzeko. Egun horretan bertan...

LABek salatzen du EEEren negoziazioan argi geratu dela Guardianek duela asko zuela programatua lantegiaren itxiera

LABetik gure erabateko gaitzespena adierazi nahi diogu Guardianek aurkeztutako kaleratze kolektiborako espedienteari. Erabaki honek 171 lanposturen suntsiketa eta eskualdeko enpresa enblematikoenetako bat ixtea ekarriko du. Ez ditugu onartzen enpresak neurri drastiko hau justifikatzeko emandako arrazoiak, ez baititu behar bezala frogatu. Are gehiago, EEE aurkezteko aipatzen dituzten arrazoiak multinazionalak berak eragindakoak dira.