2024-12-22
HomeEkintza Soziala“Zerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezaten” izenburupean solasaldiak egingo ditugu Bilbo eta...

“Zerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezaten” izenburupean solasaldiak egingo ditugu Bilbo eta Iruñean

Fiskalitateari buruzko eztabaida soziala hauspotzeko asmoz, solasaldi bi antolatu ditugu datorren astean Bilbo eta Iruñean, “Zerga-sistema aldatu, aberatsek gehiago ordain dezaten” izenburupean. Izan ere, sindikatuak erreforma fiskal sakona aldarrikatzen du, kapitalaren errentek eta aberastasun handiek zerga gehiago ordain ditzaten.

Irailaren 18an izango da Iruñekoa, 11:00etan, Txalaparta liburudendan (Kale Nagusia, 63) eta honakoak izango dira gonbidatuak. Batetik, Carlos Cruzado madrildarra, Los ricos no pagan IRPF. Claves para afrontar el debate fiscal (Capitan Swing, 2024) liburuaren egilea Jose M. Mollinedorekin batera. Cruzado zuzenbidean lizentziatua da, kontu-auditorea eta Ogasun Ministerioko teknikaria, politika fiskal eta ekonomikoen analista ezagunenetakoa da Espainiako estatuan. Bere ibilbide profesionalaren zati handi bat Estatuko Administrazioaren Kontu-hartzailetza Nagusian eta Kontabilitate eta Kontu Auditoretzako Institutuan garatu du. Sarritan aritzen da komunikabideetan, hitzaldiak ere ematen ditu, eta unibertsitateek eta erakunde publiko eta pribatuek antolatutako jardunaldi, foro eta eztabaida-mahaietan parte hartzen du. Horrez gain, zenbait parlamentu autonomikotan eta Espainiako Diputatuen Kongresuko hainbat batzordetan egin ditu agerraldiak.

Bestetik, Mikel Aranburu. Zientzia ekonomiko eta enpresarialetan eta zuzenbidean lizentziatua, Ogasuneko teknikaria da eta ardura desberdinak izan ditu Nafarroako Ogasunean. 2015etik 2019ra Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari izan zen.

Bilbokoari dagokionez, irailaren 19an izango da, 19:00etan, Zirika! Herri Gunean (Erronda, 12) . Bertan, Cruzadoz gain, Arantzi Sarasolak hartuko du parte. Zientzia ekonomiko eta enpresarialetan lizentziatua, Sarasola EH Bilduren batzarkidea da Bizkaian eta politika fiskalaren arduraduna. LABeko delegatua ere bada Bizkaiko Foru Aldundian eta sindikatuko Batzorde Exekutiboko kidea izan zen 2008tik 2017ra.

LABen barruan, lan-ildo garrantzitsua da fiskalitatearena, aberastasunaren bidezko banaketa lortzeko tresna garrantzitsua baita zerga-politika. Horrela, iazko abenduan, Hego Euskal Herriko fiskalitatearen azterketa argitaratu zuen Ipar Hegoa fundazioaren eskutik, Ikusmiran sailaren 15. argitalpena. Honetaz gain, agerraldiak egin ditu azken hilabeteotan Gipuzkoa zein Arabako Batzar Nagusietan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...