2024-12-22
HomeIrakaskuntzaHezkuntzaZerbitzuetako kolektiboa eta Heziketa Bereziko kolektiboa murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen defentzan

Zerbitzuetako kolektiboa eta Heziketa Bereziko kolektiboa murrizketen kontra eta zerbitzu publikoen defentzan

Administraziopeko Hezkuntzako langile laboralek haien eskubideak defendatu, politika publikoen aldaketa aldarrikatu eta maiatzaren 31an izango diren mobilizazioetan parte hartzeko beharra azpimarratu zuten atzo Bilbon. Kolektibo hauen mahai negoziatzaileak bazterturik utziak ditu Celaa Sailburuak aspalditik eta Madrilgo Lan Erreformak zein Gasteizkoak bere kabuz ezarritako murrizketak, aurreko urteetatik datorren egoera kaskarra areagotu egiten du. 
Administraziopeko Heziketa Bereziko langileak
Azken 6-8 urteetan Heziketa Berezian izaniko matrikulazioaren hazkundeari (~%2 urterik urtera) ez erantzutea. Lanpostuen hazkunde 0ko agindua azken 6 urte hauetan zorrotz bete dute heziketa bereziko teknikariek kategoria guztietan; eta azken 2 urteetan gainera murrizketak aplikatu dituzte: jardun osoko lanpostuen %10a desageraraziz. Laburbilduz, hpb dituzten ikasleen hazkundeari honela erantzuten dio Hezkuntza Sailak: beroien arretarako 400 ordu kentzen.

Langileon lan zama/ratioa handitu egin da beraz eta lan baldintzak okertu ere. Eta honek arazoak sortzen ditu lanaren antolaketan eta langileen osasunean. Prekarietateak ere gora egin du: jardun partzialeko lanpostuen kopurua % 44, 7 handitu egin bait da.

Guzti honek eragin handia izan du Heziketa Bereziko zerbitzuaren kalitatean eta baliabide pertsonaletan Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen gutxienezko arretarako irizpideak gero eta murriztuagoak dira, larregizko ratioak edo eta ikasleen `itxoite zerrendak´ eragiteraino…

Administrazio Publikoei dagokie heziketa bereziko langileen lan baldintzak hobetzea, hpb-ko ikasleenganako zerbitzuaren garrantziaz jabetzea, ikasle eta haien familienganako ondorioak kontuan hartzea, eta arduratsu jardutea.

Administraziopeko Zerbitzuetako langileak
Errelebo kontratuaren aldaketak eta izaera egonkorra duten lanpostuetan aplikatutako Plantilla izozketak jardun partzialetako lanpostuetan soilik izan daiteke hazkundea; hau da, prekarietatea handitzea dakarte neurri hauek.

Epe motz batean gertatzen den lan karga intentsoagatik, azpisektore honetan, sarritan suertatzen dira estres egoerak gugan. Gure lan baldintzen ondorioz pairatzen ditugun gaixotasun bajak ez ditugu %100ean kobratuko, hortaz, gure lan baldintzengatik penalizazioa jasotzen dugu era horretan.

Ordezkapenak ez dira garaiz eta era egokian ordezkatzen ari. Honek haurrengan zuzeneko eragina ekartzen du prestatu beharreko janaria baldintza egokietan sukaldatuta izateko garaian. 4 langile dauden toki batean 3 langileekin erantzun beharrak berezko ezintasun horiek ekartzen ditu.

Zerbitzu publikoak murriztean pribatizatu egiten dituzte, gutxi batzuk gure eskubideekin negozioa egin dezaten jendea arlo pribatura jotzen behartu nahi gaituzte. Zerbitzu publikoak murriztean ere, enplegua suntsitu eta lan baldintzak okertzen dituzte.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...