2025-03-20
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaZaldibarren jazotako heriotz istripua salatu eta euskal gehiengo sindikalak biharko deitutako protestan...

Zaldibarren jazotako heriotz istripua salatu eta euskal gehiengo sindikalak biharko deitutako protestan parte hartzera deitzen du LABek

Atzo, irailak 25, heriotza eragin duen beste lan istripu bat gertatu zen, oraingoan Zaldibarko Goierri auzoko mendi-bide batean. 53 urteko langile autonomo portugaldar bat da hildakoa, Maderas Urien enpresak azpikontratatuta ari zena. Baso-bidea egokitzeko lanetan ziharduen, ezagutzen ez diren arrazoiengatik makina irauli eta langilea kolpatu zuenean. 

LAB sindikatuak lehenik eta behin bere familia, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi die.

Dagoeneko 2013an, Euskal Herrian gutxienez 32 lan heriotz gertatu dira, 4 Araban, 12 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 4 Nafarroan.

Uste dugu gertakizun hau onartezina dela eta horregatik lan istripu honen arrazoiak ondo ikertzea eta honen inguruan dauden erantzukizun guztiak argitzea eskatzen ditu.

Azken egunotan Patronalak eta Administrazioak zalaparta handiz zabaldu duten arren lan istripuen kopurua murriztu dela, hori ez da guztiz egia, kopurua soilik zenbaki absolutuetan murriztu delako, krisi kapitalistaren ondorioz. Alegia, langile gutxiagok dihardutenez lanean, logikoa da lan istripu gutxiago gertatzea. Gainera, krisiak modu estrukturalean eragin du ezbehar larri eta heriotza-kopuru altuen zuten sektoreetan (industria eta eraikuntza). Baina zoritxarrez, azken hilabeteean 8 heriotz istripu jazo dira Euskal Herrian, eta horrek erakusten digu benetako errealitate gordina: lan istripuekin eta osasunaren galerarekin amaitzerik ez dela izango ezbehar horiek sortzen dituzten lan baldintzak aldatzen ez diren bitartean. Mugarik gabeko azpi-kontratazioa, enpleguaren behin-behinekotasuna, enpresa eta obren gaineko kontrol eza eta aplikatu beharreko hitzarmenen ez betetze sistematikoak…Hitz batean: prekarietatea da lan istripuen sortzailerik garrantzitsuena.

Langile klasearen osasuna eta bizia arriskuan dira, eredu aldaketa bat behar-beharrezkoa dugu. Benetako eredu aldaketa exijitzen dugu, eredu ekonomikoa aldatu beharra dago, osasuna ez dadin egon irizpide ekonomikoen menpe eta izan dezagun prebentzio eta osasun sistema propioa, kalitatezkoa, unibertsala eta parte hartzailea.

Honengatik guztiagatik LAB sindikatutik, gaurko salaketa Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu nahi dugu, mobilizazioak eta borrokak aldaketa posible egin dezan. Horixe da gure konpromisoa eta gure osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra. Horregatik LABetik dei egiten dugu biharko, hilak 27, eguerdiko 12,30etan Zaldibarreko Udalaren aurrean ELA, LAB, STEE-EILAS, HIRU eta EHNE sindikatuok deitu dugun ELKARRETARATZEAn parte hartzeko, heriotza eragin duen laneko istripu hau salatzeko.

LAN ISTRIPU GEHIAGORIK EZ!! PREKARIETATEA HILTZAILEA.

 

LAB sarean
{module[111]}

       

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.