Instituzioak eta patronalak inteperlatuko ditugu, eta negoziazio kolektibora hainbat neurri eramango ditugu, zaintza sistema publiko eta komunitarioranzko norabidean.
Denon Bizitzak Erdigunean plataformak agerraldia egin du gaur Bilbon. Horrela, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuok honako irakurketa hau egin dugu.
Borroka sindikal eta sozialaren bidez, zaintzen egungo antolamendu soziala eraldatzeko borrokan jarraitzen dugu: Euskal zaintza sistema publiko eta komunitarioaren bidean epe ertaineko erronka horretarantz urratsak ematen jarraitu ahal izateko aliantzak eta konpromisoak garatzen.
Zentzu horretan, instituzioen arduragabekeria salatu nahi dugu, pribatizazioaren eta negozioaren ereduan sakontzen jarraitzeko egindako hautuagatik eta oraindik ere zaintzaren eremuan ematen diren egoera prekario eta kolapsatuen erantzule egiteko neurririk hartu ez izanagatik.
Egoera honen aurrean, instituzioak eta patronalak interpelatuko ditugu eremu sindikalean negoziazio kolektibora premiazko neurri hauek eramateko konpromisoa hartuz:
Bizitza duinen alde, lanaldi murrizketa, 30ko asteko lanaldiaren bidean, soldata jaitsierarik gabe. Progresiboa eta adierazgarria:
- Bizitza bizigarriagoak egiteko.
- Gizonek ardurak hartu ditzaten, erantzunkidetasunez zaintza lanak banatzeko.
- Ez dadila instituzioek hartzen ez duten ardura, emakumeok zaintzarako denbora irabazteko neurri bat izan.
- Trantsizio ekosozialaren bidean, lanak birbanatu.
Zaintza sistema publikoaren alde: Pribatizazioaren kontra, publifikazioa. Zerbitzu publikoen pribatizazio gehiagorik ez, publifikatu (orain arteko pribatizatutakoa publifikatu, langileak subrogatuz) eta irabazi asmoa guztiz ezabatzea.
- Zerbitzuetan baliabideak jarri eta lurralde historikoen arteko oreka bermatzea.
- Ekiparazioa, baldintza berdinekin: zerbitzua, langileen baldintzak…
Zaintza langileen baldintza duinen alde, lan-baldintzak hobetu:
- Publifikaziorako bidean… Trantsizio gisa hitzarmenak hobetueta ez daudenetan berriak egin (herrialdekoak, erkidegokoak). Lan hitzarmenen prebalentzia eta eskumena.
- Lurraldeen arteko desorekak saihestuz.
- Zerbitzu eta lan baldintzak hobetu
- Ratioak jaitsi: Dekretuak berritu eta hobetu. Eguneratu eta baliabide gehiago jarriz ratioak jaisteko.
- Dekretua aldatzeko trantsizio bidean eskumenak dauden tokietan hobetzeko prozesuak ireki. Erabiltzaile zein langileen baldintzak hobetzeko.
Zaintza lanak banatzeko, erantzunkidetasunez: egungo egoeraz zapaltzailea betikotuko ez duten kontziliazioa, lizentzia eta baimenak… eraginkorrak guztiontzat.
- Gizonek ez zaintzearen pribilejioari uko egin diezaioten eta zaintza lanetan ardura har dezaten baimenak hobetzea. Maskulinizatutako sektoreetan korrespontsabilitate bidean baimenetarako pizgarriak diren estrategiak landu.
- Sektore feminizatuetako lanaldi murrizketetan: ordezkapenak bermatu eta kotizazioan penalizaziorik ez.
- Familia nuklearretik at, zaintzeko baimenak zabaldu eta handitu: binkulogramak.
Eta zaintza duin bat eta pertsonak modu integral batean ondo zainduak garela bermatzeko, zerbitzu publikoak indartzea ezinbestekoa da. Gizarte zerbitzu, etxebizitza eta osasun sistema publiko, unibertsal eta eraginkorra lortzeko inbertsio handiagoak behar dira. Eta zaintza lanen egoera irauli nahi badugu zalantzarik gabe konzienziazioa eta heziketa dira tresnarik eraginkorrenak, eta horretarako hezkuntza sistemaz baliatu behar gara. Eremu horretan honako aldarrikapenak ditugu:
- Berdintasun planak adostu, eguneratu eta garatu
- Curriculumean Zaintza txertatu
- Beharrezkoak diren baliabideak behar ditugu ikastetxe guztietan hezkidetzarako plan egonkor eta kalitatezkoak egoteko
Amaitzeko, Azaroaren 30ean Euskal Herriko hiriburu, eskualde eta herri ezberdinetan egingo diren mobilizazioetan parte-hartzeko deia egiten dugu: Bilboko zaintzen herrian, Gasteizeko kalejiran, Iruñeako topaketetan, Donostiko elkarretaratzean zein Arabako eta Gipuzkoako gainontzeko eskualdeetan egingo diren mobilizazioetan ere.
Urtebete igaro da, Greba Feminista Orokorra izan zen une historiko hartatik, baina borrokan jarraitzen dugu. Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko borrokan ekarpen sindikala egiten jarraitzeko konpromezua da gaur hartzen duguna. Bizitzak erdigunean jarriko dituen zaintza sistema publiko eta komunitario baterantz goaz, horretarako enpleguaren eremuan ere urratsak emateko tentsionamendua eta agenda markatzea da gure hautua.