2024-12-22
HomeIndustriaMetalgintzaWat enpresako gerenteak LABeko durangaldeko metaleko arduradunaren aurka jarritako salaketa eta kaleratzeak...

Wat enpresako gerenteak LABeko durangaldeko metaleko arduradunaren aurka jarritako salaketa eta kaleratzeak salatzeko elkarretaratzea

LAB sindikatuan elkarretaratzea egin zuen ostiralean Orion, WAT Direcciones enpresako 28 langileren kaleratzeen aurka; protesta horretan, gainera, enpresak gerenteak LABeko Durangaldeko metal arloko arduradunaren kontra jarritako salaketa ere deitoratu zuten. 

Mallabian dagoen WAT Direcciones enpresako zuzendaritzak uztailean hartzekodunen Lehiaketa aurkeztu zuen, alde sozialarekin inolako akordiotara iristeko asmorik ez zutela argi utziz. Irango bezero bat galdu dute eta enpresaren etorkizuna zalantzan dagoeña argudiatzen du enpresak, eta horren aurrean asko izan dira enpresako komiteak egin zaizkion proposamenak. Enpresak, ordea, guztiei ezezkoa erantzunez egoera larriagotu besterik ez du egin, eta hartzekodunen lehiaketa aurkeztu ondoren, orain, 28 langile kaleratzeko erabakia hartu du. »

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...