2025-03-30
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaVithas San Jose ospitalearen jarrera diskriminatzailea salatuko dugu apirilaren 21ean

Vithas San Jose ospitalearen jarrera diskriminatzailea salatuko dugu apirilaren 21ean

Agerraldi bat egin genuen atzo, Gasteizen, Vithas San Jose ospitalearen jarrera diskriminatzailea salatzeko. Salaketa horri lotuta, elkarretaratze batera deitu dugu apirilaren 21erako. 11:30ean bilduko gara egun horretan, Vithas ospitaleak Beato Tomas de Zumarraga kalean duen sarreraren aurrean.

Gasteizko Vithas San Jose ospitaleak kirurgiarako bloke berri bat irekitzeko asmoa dauka. Giza baliabideen sailetik curriculumak jasotzen hasi dira langileen aukeraketarako. Jakin izan dugu sail honek emakumeentzako diskriminatzaileak diren irizpideak erabiliz aukeratzen dituela langileak, eta egoera hori salatzeko agerraldi bat egin genuen atzo. Horren ondotik dator orain apirilaren 21eko protestan parte hartzeko egin dugun deialdia.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.