Azken lan erreformak gure hitzarmenak bete betean erasotu ditu. Eraso honetatik babesteko, estrategia integrala beharrezkoa dugu.
LAB moduan ELA, CCOO eta UGTri negoziazio kolektiboaren defentsan proposamen bat luzatu genien:
– Negoziazio eremu guztiak defendatu, Euskal Herriko ahalik eta langile gehienek euren esparruan lan baldintzak eta soldatak negoziatu ahal ditzaten
– Gutxieneko edukiak bermatu. Erreferentzia moduan lau sindikatuok sinatu ditugun sektore mailako 5 hitzarmenak hartu ditugu: soldata igoerak, KPIa erreferentziatzat hartuta; eta errreformaren aurrean blindatzeko klausulekin: ultraaktibitatea luzatu eta deskualge kalusuletan derrigorrezko arbitrajerik ez
– Mobilizazioan oinarrituta. Borroka ezinbestekoa da patronalaren blokeao gainditzeko eta aurreko puntu biak posible izateko. Mobilizazioa erreformaren aurrean blindatu ahal izateko berme bakarra da.
Honela, proposamen honekin bat etorri ziren sindikatuekin batera, mobilizazio jendetsuak burutu genituen ekainaren 21ean. Baina borroka honek jarraipena izan behar du patronalaren blokeoari aurre egin nahi badiogu eta mugitzera behartuko badugu. Hori dela eta, uztailaren 4ean lau ordutako lanuzteak eta mobilizazio are jendetsuagoak egingo ditugu, berriro ere LABek egindako planteamendu honekin bat datozen sindikatu guztiekin batera.