2024-12-23
HomeZerbitzu PribatuakAnbulantziakUTE EULEN LARRIALADIAKen ezkutuko kaleraketak burutu dituzte

UTE EULEN LARRIALADIAKen ezkutuko kaleraketak burutu dituzte

LAB-ek UTE EULEN LARRIALDIAK empresan, kontratu bukaera moduan egin berri diren kaleratzeak salatu nahi ditu. Azken hilabetean, praktikan ziren hainbat lagun kalera bota dituzte legezko denboraldi amaieraren ondorioz.

Langile hauek, bere lankideen aldetik, zorionduak jaso dituzte egindako lanagatik, baita EULEN LARRIALDIAKen partetik ere. Hori dela eta, pertsona hauek alde batera uztearen zergaitia ez dugu ulertzen: beste persona diru gutxiagoren truke kontratatzeko eta diru publikoari etekin handiagoa ateratzeko? Eta, era honetan, zerbitzuaren prekarietatea handitzea?

UTE EULEN LARRIALDIAK praktiketako kontratuak baino ez egitearen asmoa adierazi du, enpresarako kostu ekonomiko txikiagoa suposatzen duten heinean. Aldi berean lankideentzat prekarietate handiagoa, segurtasun-gabezia eta esperientziagabetasuna erakartzen dituzte.

Galdera erraza da: Administrazioa zer egiten ari da enpresa honen apetak arautzeko? EZER EZ. Kontrolik ez dago, ezta egiazko jarraipenik ere. Aitzitik, Eusko Jaurlaritzaren aldetik utzikeria eta pasotismo absolutua dauka kontrol era bakartzat.

Bere aurkezpenean, UTE EULEN LARRIALDIAK kalitatezko zerbitzua ziurtatzeko asmoz kideen esperientziak gehitu nahi zituela esan zien bere langileei. Baina bere sarreran baldintza txarretan dauden lantoki batzuk aurkitzen ditugu: materialaren garbiketarako egokitutako lekurik gabe, hezetasun, ur potabilitate, tenperatura, isolamendu eta espazio arazorekin.

Arazo guzti hauei aipatutako kaleratze ezkutuak gehitzen bazaie, azken galdera garbi dago: Nora bidaltzen da diru publikoa? Zein poltsiko ari dira betetzen?

Gurea oinarrizko zerbitzua da gizarte mailarako, eta enpresa pribatuen eskuetan jarraituz gero, lankideen egoera okertu baino ez du egingo. Kostuak gutxituko dira kaleratzeak geitzen diren ehinean, zerbitzua gero eta txarragoa izango da lankideen presioak, estresa, espazio falta eta egutegi laboral eskasak direla medio. Faktore hauek guztiak, noski, larrialdi-zerbitzu berak eragiten duen estres naturalari gehitzen dira. PREKARIETATEA, azken finean.

LAB-ek ez dio UTE EULEN LARRIALDIAK-ren langile guztien eskubideak babesteari utziko, ezta gertatzen diren irregularitate guztiak edo plantillaren kontrako tratu txarrak salatzeari. Gure aldetik, UTE EULEN LARRIALDIAK RTSU EUSKADI 2014 hartzen dugu arduradun zuzenaz, Eusko Jaurlaritzaren adjudikaziodun eta erantzukizuna duen erantzule subsidiarioa izateagatik.

Aurkeztutako guztiagatik, pertsona hauen berronartzearen eskaera egiten dugu. Era berean, haiek egoera honetan dauden lehenak badira ere, enpresak bere politikarekin aurrera jarraituz gero, urte honetan pertsona asko kalean geratuko direla jakinarazi nahi dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...