2024-11-02
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaUrtzi eta Telle grebalarien askatzea eskatzeko mobilizazioak iragarri ditu Grebalariak Aske Plataformak

Urtzi eta Telle grebalarien askatzea eskatzeko mobilizazioak iragarri ditu Grebalariak Aske Plataformak

Telle eta Urtziren berehalako espetxeratzea dela eta, bihar ekainak 17, Grebalariak Aske! plataformak prentsaurrekoa emango du Deustun, 10:45ean Done Petri plazan. Ekainaren 19rako konzentrazioa deitu dute Arangoitin eta 25ean manifestazioa izango da Bilbon.

Plataformaren adierazpena irakurri eta hurrengo mobilizazioak iragartzeaz gain, Tellek eta Urtzik jende askoren elkartasuna eta babesa dutela ikusarazi nahi da prentsaurrekoan. Horregatik, Done Petri plazara etortzeko deialdi berezia egiten dizuegu guztioi.

KONTZENTRAZIOA ARANGOITIN
Ostegunean (ekainak 19), 20:00etan Egileor plazan.

MANIFESTAZIOA BILBON
Ekainaren 25ean (asteazkena), 19:30ean Jesusen Bihotza plazatik plaza Zirkularreraino.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Energetikei ezarritako behin-behineko zerga ezabatzeak Hego Euskal Herrian inbertsio publikoetarako 93 milioi gutxiago izatea dakar

Oligopolio energetikoa irabazi historikoak izaten ari da, eta aberastasunaren birbanaketa bilatzen duten neurriak hartu beharrean, EAJk Josu Jon Imazek eskatutakoa betearazteko lan egin du. LABen ustez, funtsezkoa da oligopolio energetikoari ezarritako zerga hau behin betikoa bilakatzea.

Nafarroako Gobernuak Lan Osasunaren Kontseiluari helaraziko dio LABen proposamena, lan osasunaren prebentzioan indarkeria matxista arrisku gisa sartzeko

Bere garaian Osalan EAEko Laneko Segurtasun eta Osasun Zerbitzuarekin egin bezala, gaur goizean LAB sindikatuko ordezkariak Iruñean batzartu dira lan osasunaren arloan ardurak dituzten Nafarroako Gobernuko kideekin, lan osasunaren prebentzio sisteman indarkeria matxista emakumeentzako* arrisku espezifiko gisa sartzea proposatzeko, lantokietan ere gertatzen den errealitatea baita. Bileran, gobernuko arduradunek proposamena jaso dute, eta Nafarroako Lan Osasunaren Kontseiluari helarazteko konpromisoa hartu dute.

Bilbon mobilizatu gara, Udalak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua berriro ere multinazionalen esku uztea erabaki ondoren

Lau urterako lizitatzen du zerbitzua, hobekuntzarik espektatibarik eta plantillaren aldarrikapenak kontuan hartu gabe.