2025-04-12
HomeErrepresioaUrte osoan zehar indar errepresiboak Altsasun izaten ari diren jarrera salatu nahi...

Urte osoan zehar indar errepresiboak Altsasun izaten ari diren jarrera salatu nahi du LABek

LAB sindikatuak bere babesa adierazi nahi die asteburuan, Altsasuko OSPA egunean, guardia zibilaren okupazioaren ondorioak jasan zituzten altsasuarrei eta gertakari haien ondorioak kritikatzen ditu. Bihar, hilak 7, prentsaurreko masiboa izango da Sakanan jasaten ari diren errepresioa salatzeko.

Sakanan 20.000 biztanle inguru bizi dira, Guardia Zibilaren bi kuartel daude eta foruzaingoaren beste bat, biztanle kopuruarekiko guztiz desproportzionatua dena, LABen aburuz. Krisia hasi zenetik hainbat izan dira talde polizialek egin dituzten interbentzioak mobilizatzen ziren herritarrekiko. Sakanako biztanle asko kaltetuak izan dira talde errepresibo hauen jarrerengatik. Askok jasan dute jazarpena enpleguaren defentsan aritzeagatik, zerbitzu publikoak eta pentsioak defendatzeagatik, errepresaliatuei elkartsasuna adierazteagatik… Beraz, normala da Sakanan gero eta gehiago izatea, indar errepresiboak nahi ez dituztenak. LAB sindikatuaren iritziz guztiz demokratikoa da euren irteera aldarrikatzea. Are eta gehiago protesta hau jai giroan eta bakean ospatzen denean, joan den asteburuan egin bezala.

Aurtengoa urte berezia ari da izaten arlo horretan eta adibide garbia dugu INASAko langileen kontra egindako sarraskia: gertakari haien ondorioz langile batek bi hanka apurtuak ditu eta oraingoz 6 herritarrek 300 eurotik 6000 euro arte igo daitekeen isuna jaso dezakete. Egun hartan ere Nafarroako Gobernu ordezkari den ALBA andereak Guardia Zibila modu desproportzionatu eta bortitzean bidali zuen Irurtzunera. Guztiona den lan eskubidea defendatzen ari ziren langileak kolpatu eta zigortu zituzten, kriminalak bailiran. Oraindik isun eskaerak iristen ari dira eta zifra hauek motz gera litezke.

Joan zen otsailaren 13an SAKANAN egindako greba orokorraren bezperan, kotxe karabana batean bozina jotzeagatik guardia zibilak 1.800 euroko isuna ezarri zion sindikatu honetako kide bati.

Guzti honegatik, sakandarren artean arrazoi ugari daude protesta egiteko, errepresioaren aurka borrokatzeko. Beraz, aldarrikapen demokratiko hauek kriminalizatzeko saiakera salatu nahi dugu. LAB sindikatutik kaltetutako guztiei elkartasuna adierazi nahi diegu.

Bihar, hilak 7, 13:00etan Altsasun deituta dagoen prentsaurreko masiboan parte hartzera deitzen dugu Sakanako gizartea.

Gaur egun Sakanan enplegu eta zerbitzu publiko duinak behar ditugu, indarra eta errepresioa soberan daude eta beraz, indar errepresiboek ez dute lekurik gure eskualdean.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

      

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...