2025-04-02
HomeBidalketak2013URRIAK 25. Euskal Estatuari bidea zabalduz, LABen mintegia Durangon

URRIAK 25. Euskal Estatuari bidea zabalduz, LABen mintegia Durangon

LAB sindikatuarentzat ostiral hau, urriak 25, lan eguna izango da. Data honetan Gernikako Estatutua ospatzera behartu nahi gaituzte, baina Gernikako Estatutua eta haren kudeatzeaileak ez dira gauza izan euskal langileen beharrei erantzuteko. LABetik diogu ez dagoela zer ospatu, Estatutuak egungo egoerari aurre egiteko beharrezkoak ditugun burujabetza politikoa eta ekonomikoa ekarri ez dituenean.

Urriaren 25a Euskal Herriaren burujabetza aldarrikatzeko eguna da LABentzat. Eta aurtengoan ere horrela egingo du, inoiz baino gehiago, aldarrikapena praktira eramanez, ekimen zehatz baten bueltan:

EUSKAL HERRIKO SOZIOEKONOMIA ardatz hartuta, Ipar Hegoa Fundazioak antolaturiko jardunaldia egingo du sindikatuak Durangon, Landako erakustazokan (Landako etorbidea 6).

"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenarekin LABen Ipar Hegoa Fundazioak osatutako liburu bildumaren haritik, liburu horietan jasotzen diren gogoetak konpartitu eta sakontzeko gai desberdinen inguruan abian jarritako mintegi sortari amaiera emango dion jardunaldia egingo da ostiralean. Mintegi honek bi zati nagusi izango ditu: Euskal Herriko argazki eta erronka sozioekonomikoen ingurukoa lehena, eta Sozioekonomia eta Estatuaren beharrak eta aukerak lantzeko, bigarrena.


 

Euskal Estatuari bidea zabaltzen
Herrigintza eta erakundeak
Mintegia Iruñean, 2013ko Otsailaren 16an






Euskal Estatuari bidea zabaltzen
Herritartasuna
Mintegia Iruñean, 2013ko Martxoaren 9an




Euskal Estatuari bidea zabaltzen
Euskara eta Kultura
Mintegia Eibarren, 2013ko Apirilaren 13an





Euskal Estatuari bidea zabaltzen
Euskal Estatua eta Lurraldea
Mintegia Laudion, 2013ko Maiatzaren 25ean




AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.