2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaUrdulizko ospitalea %100ean publikoa izan dadin lanuzteak egin ditugu

Urdulizko ospitalea %100ean publikoa izan dadin lanuzteak egin ditugu


Urdulizko ospitalearen pribatizazioaren aurkako hainbat mobilizazio burutu ondoren, LAB, ELA, ESK, SATSE eta CCOO sindikatuek gaurko bi orduko greba deialdia egin dugu. Osakidetza osasun publikoaren kontura negozio pribatua handitzen saiatzen ari da eta sindikatuok ez dugu beste lapurreta bat burutzen utziko.

Osakidetzak urtero 330 milioi euro gastatzen ditu berezkoak dituen zerbitzuak pribatizatzeko. Garbiketaren kasuan, erabakia hartu egiten du edozein pribatizaziok gainkostu ekonomikoa duen arren. Urdulizko Ospitalean bakarrik, garbiketaren pribatizazioak urtero 100.000 euroko gainkostua suposa dezake. Eztabaida honetan, azpimarratzekoa da Osakidetzako garbiketa zerbitzu gehien esleituta dituen enpresako zuzendaria, Garbialdikoa, Euzkadi Buru Batzarreko kidea izan zela.

Egoera honen aurrean, sindikatuok Urdulizko Ospitalean pribatizazioen aurkako mugarria ezarri nahi dugu. Ez diogu Osakidetzari lagako gizartearen osasunaren kontura negozioa egiten jarrai dezan.

Osakidetzako Ospitalearen funtzionamendurako ezinbestekoak diren hainbat zerbitzu nola kudeatuko diren argitu gabe jarraitzen du, hala nola garbiketa, mantenua edo sukaldea. Bai Eusko Jaurlaritzak bai Osakidetzak pribatizazio berriak debekatzen dituen akordioak indarrean ditu, baina Osakidetzak akordio bat urratu nahi du.

Osakidetzak orain hainbat hilabete, Legebiltzarraren aurrean aurrean, erabaki bat hartu aurretik txosten tekniko bat egiteko konpromisoa hartu zuen. Ospitalea irekitzeko asteak falta direnean ez du inolako txostenik burutu. Lan egiteko modu honek gizartearekiko errespetu demokratiko falta izugarria suposatzen du. Txosten horrek bai zerbitzuaren kalitatearen zein kostu ekonomikoaren aurrean pribatizazioen beharra justifikatu behar zuen. Argi dago ez dutela txostenik burutu bi zentzuetan pribatizazioa erabat arrazoigabea delako. Lanuzte honek pribatizazioa moduko gai larri baten gaineko eztabaida publikoa sortu nahi du, Osakidetzak nola edo hala ekidin nahi duen eztabaida, hain zuzen.

Ospitale honen irekiera desastre bat izaten ari da, eta ez soilik langileen kudeaketaren ikuspuntutik. Ospitalearen irekiera behar bezalako azpiegiturarik izan gabe burutuko da, ez da tren zerbitzurik izango, Bizkaibuseko lineatan ez da errefortzurik aurreikusi, eta Leioa zein Erandioko biztanleak Gurutzetako Ospitalean artatuak izan daitezela eskatzen ari dira.

Esandako guztiarengatik, gaur goizeko txandako azken bi orduetan eta arratsaldeko lehenengo bietan lanuzteak egingo ditugu, eta Bilboko Sabin Etxearen aurrean kontzentrazioa burutu ere (13.30etatik 14.30ak arte), EAJri exijitzeko Osakidetzako pribatizazioa bertan behera uzteko.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...