2025-04-02
HomeIndustriaPapergintzaUnipapel enpresako langileak materialak ateratzeko lanak gelditzen saiatu dira

Unipapel enpresako langileak materialak ateratzeko lanak gelditzen saiatu dira

Adunako Unipapel enpresako langileak 83 langileren lanpostua arriskuan jartzen duen deslokalizazio planaren kontra greba mugagabean dira urtarrilaren 20az geroztik. Atzo zuzendaritzak materiala ateratzeko agindua eman zuen eta langileak eta eskualdeko herritarrak materiala zeramaten kamioiak gelditzen saiatu ziren. Ertzantzak gerturatutako langile eta herritarrak bortizki eta kupidarik gabe kolpatu eta bertatik bota zituzten.

Atzo goizean langileen ordezkariak eta enpresak bilera bat zuten 83 langileren lanpostua arriskuan jartzen duen produkzioaren zati handi bat Logroñora eramateko erabakiaz hitzegiteko. Bilera aurretik enpresak hiru kamioi bidali zituen lantegira materiala ateratzeko. Arazoa konpondu bitartean langileek enpresarekin ez biltzea erabaki zuten, baina zuzendaritzak ez zuen kasurik egin eta ertzaintza ekarri zuen kamioien irteera ziurtatzeko.

Arratsaldeko 5etan eta ertzaintzak kamioiak beteta zeudela ziurtatu eta akta jaso ondoren, materiala enpresatik ateratzen hasi ziren. Honen aurrean langileak lurrean eseri eta kamioiei bidea oztopatzen saiatu ziren. Beren aldetik Ertzaintzak berriro ere bortizki, inongo kupidarik gabe, jokatu zuen, langileak lurretik altsa, kolpatu eta bertatik bota zituztelarik kamioiei bidea libre utziz.

Langileek zuzendaritzaren eta poliziaren jarrera salatu eta gerturatutako herritar eta langileei eskerrak eman zizkieen eta borrokan jarraitzera animatu zituzten.

Zuzendaritzarekin bilera bihar
Bihar, hilak 5, langileek bilera bat dute Madrildik etorriko diren enpresako zuzendariekin. Langileek goizeko 9:00etan elkarretaratzea egingo dute lanpostuen defentsan.
 

LAB sarean
{module[111]}
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatzen du aparteko orduen ondorioz 21 lanpostu baino gehiago galdu direla TCCn

20024an, aurreko urtean baino 5 lanpostu gehiago galdu dira.

EAEko hezkuntza publikoko irakasleak bigarren faseko greba dinamiken bukaerara iritsi dira

9. greba egunak jarraipen zabala izan du eta hurrengo fasera pasatzea beste alternatibarik ez die utziko Hezkuntza Sailak, benetako negoziaziorik egon ezean.

Kezkatzekoa da sortzen ari den enpleguaren kalitatea

Hego Euskal Herrian 138.772 langabe zenbatu ziren martxoan, aurreko urtean baino 3.542 langabe gutxiago daudelarik.