2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaUME: Sua piztu eta gero, itzaltzera?

UME: Sua piztu eta gero, itzaltzera?

Batetik, iaz Tafallaldean UME (Unidad Militar de Emergencias) deiturikoari, 3500 ha. kiskali zituen suaren kontra aritzeko beranduegi deitu omen zitzaiola, eta bestetik, UME eta Nafarroako Babes Zibila eta Suhiltzaileak zerbitzuaren artean kontaktuak ematen ari direlarik, Nafarroako Babes Zibila eta Suhiltzaileak arloko LAB sindikatuaren irakurketa.

• Iaz esan genuen bezala, UMEri Artaxoko sutean aritzeko berandu deitu zitzaiola esaten dutenek, arerio politikoari kalte egitearren esaten dutela eta ez zerbitzu publikoaren aldeko ekarpena bezala.
• Nafarroan UME baso suteetan egon den lau aldietan ez du parte-hartze erabakigarririk izan. Beraz, gure iritziz, inoiz ez zen deitua izan behar.
• Espainiako armadako partea da UME. Gure lurraldetik ibiltzen denean, ejertzitoa bera da ibiltzen dena. Guk Nafarroan dauden instalakuntza militar guztien deuseztapena nahi dugu, tiro egiteko zelaiak barne. Ezinezkoa baita, izan ere, Bardeak bonbardatu edota Ezkaba mendian, tiro praktikak medio, 1986 eta 2000. urteetan suteak eragin, eta natura defendatzen dutela esatea.
• Nahiz eta ulergarria den giza bizitzak, jabegoak eta natura bera oso larriki konprometituta daudenean, arlo honetako arduradunek eskura dituzten baliabide guztiak aktibatzea, inolaz ere ez dugu uste kontaktu edota prestakuntza ekimenik sustatu behar denik. Egunotan UME Nafarroatik dabil Nafar Gobernuarekin dituen itunak garatu asmoz. Honela ba, Nafar Gobernuari UME-rekin dituen elkarlanerako akordioak indargabetzeko eskatzen diogu.
• Nafarroan Babes Zibila eta Suhiltzaileak indartzen jarraitu behar dugu garaikako baso-kanpainak sendotuz, eta honetan egiteko asko dago. Azkenik, ematen diren su handien aurrean gure baliabideak anbizio gehiagorekin kudeatzeko ahaleginak egin behar direla uste dugu, eta, historikoki egin den bezala, lurraldeen arteko elkartasuna aktibatzea ere gure esku dago.
• UME gehien bat armadaren propagandarako talde bat da, eta Larrialdietako gainontzeko taldeak ahultzen ditu sistema Publikoko aurrekontuetatik ateratzen den diru mordoa xahutuz bere giza eta baliabide material ikaragarriak mantendu ahal izateko.

Hau horrela izanda, LAB sindikatuak Nafar Gobernuari bere laguntza eskaintzen dio Nafarroako Larrialdiak indartzeko. Honetarako indarrean jarriko dituen politiketan aurkituko gaitu, baita UME-rekin aurreko UPNren exekutiboak sinatu zituen Elkarlanerako Itunak baliogabetzeko ere, arestian azaldutako arrazoiengatik.
 

 

  .

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...