2024-12-22
HomeZerbitzu PribatuakEuskaltegiakUlibarri Euskaltegiko kaleratzeak baliogabetuak izan dira

Ulibarri Euskaltegiko kaleratzeak baliogabetuak izan dira

Aurtengo ikasturte hasieran (2012/13), Ulibarri euskaltegiak, matrikulazio jaitsiera eta zerbitzu batzuen bukaeraz baliatuz, 5 langile kaleratzeko eta 11 langileri kontratua ez berriztatzeko erabakia hartu zuen.

Martxoa eta apirilean zehar epaiketak egin dira. Kaleratzeak baliogabe utzi dituzte epaitegiek, forma arazoak argudiatuta, kaleratze kolektiboak izan behar zirelako. Gainera, behin behineko 11 langileen kasuan zera esaten da, haien kontratuak legez kanpo egon daitezkeela.

Irailetik hona, langileen ordezkariok (LAB eta CGT) enpresarekin negoziatzeko ahaleginak egin ditugu; dagoen lana guztion artean banatzeko aukera eskaini diegu baina haien aldetik ez da erantzunik jaso. Hala ere gure borondatea mahai gainean jartzen dugu berriro ere (hala esan genuen epaiketan ere).

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...