2024-12-22
HomeEkintza SindikalaUGT eta CCOOek gehiengo sindikala galdu dute Nafarroan

UGT eta CCOOek gehiengo sindikala galdu dute Nafarroan

Garapen Ekonomikorako Sailak, apirilaren 30ean argitaratutako azken datu ofizialek datu historiko bat utzi dute agerian: UGT eta CCOOek jada ez dute gehiengo sindikala Nafarroan. Hain zuzen ere, bi sindikatuak gehituz gero, hauen ordezkaritza sindikala %49,71ra jaitsi da. Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua desegitea exijitzen diogu Nafarroako Gobernuari.

2009an krisia hasi zenetik, astiro eta modu etengabean indar korrelazioa aldatzen joan da UGT-CCOOek osatzen duten “elkarrizketa sozialaren” blokea eta LAB eta ELAk ordezkatzen duten sindikalgintza borrokalariaren artean: 

 
2009-12-31
2016-04-30
Aldea %
UGT
%30,89
%25,94
-16
CCOO
%25,00
%23,79
-4,8
UGT+CCOO
%55,89
%49,71
-11
LAB
%12,33
%14,79
+19,9
ELA
%21,37
%22,14
+3,6
LAB+ELA
%33,70
%36,93
+9,6
Beste batzuk
%10,41
%13,36
+28,3
 

Datuetan ikus dezakegun moduan, CCOO eta batez ere UGTk ordezkaritza galtzen duten bitartean, LABen oredezkaritza da gehien hazten dena, ia %20. Hona hemen datu berak ordezkari kopurutan adierazita: 

 
2009-12-31
2016-04-30
Aldea
UGT
2077
1542
-535
CCOO
1681
1413
-268
UGT+CCOO
3758
2955
-803
LAB
829
879
+50
ELA
1358
1316
-42
LAB+ELA
2187
2195
+8
Beste batzuk
779
795
+26
 

Enpresa itxiera eta plantilla murrizketen ondorioz ordezkari kopurua galdu den testuinguru honetan, UGT eta CCOOek 803 ordezkari galdu dituzte 2009ko datuekin alderatuta, bien bitartean ELAk 42 galdu ditu eta LABek 50 irabazi ditu.

LABen balorazioa
Datu hauek argi eta gabi uzten dute Nafarroan egin den aldaketarako apustua isla izaten ari dela ere eremu sindikalean. Enpresari askoren sustapena izan arren, 20 urtez Patronala eta UPNrekin batera konzertazio sozialean protagonista izan diren UGT eta CCOO sindikatuek gehiengo sindikala galdu dute.
 
Beste puntan, LABek aldaketa sozialaren alde egindako esfortzua saritua izan da, bere ordezkaritza %20 igoz.

Testuinguru honetan, oraindik ere ulergaitzago egiten da Nafarroako Gobernuak ElkarrizketaSozialerako Kontseilua mantentzeko hartu duen erabakia. Orain arte, marko hau kritikatzen genuen, enpresetan patronalaren monologoa gailentzen den bitartean, balizko elkarrizketa sozialaren eszenifikazioa zelako. Kritikatzen genuen ere 900.000 euro ematen zitzaizkiola, ulertzen bait genuen CEN, UGT eta CCOOentzako finantziazio gehigarri bat zela, gai hau modu zuzenean aldatu du Gobernuak. Hala ere, ordezkaritza sindikalaren garapena ikusita, organo hau are eta deslegitimizatuago geratu da, horregatik Gobernuari gogoetatu eta organo hau desegitea eskatzen diogu.

Amaitzeko, LABek Lan Harremaneratako Marko Propio baten osaketan eta definizioan parte hartzeko bere prestutasun osoa azaltzen du berriro ere. Oraindik gai honi ez dio heldu ez Gobernuak ezta Nafarroako Parlamentuak ere.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...