2024-12-23
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaUdaltzainen udal langile izaera aldarrikatu du LABek Legebiltzarraren aurrean

Udaltzainen udal langile izaera aldarrikatu du LABek Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko Segurtasun Publikoko Sistemaren Antolamenduari buruzko Lege Aurreproiektua tramitatu zuten atzo Gasteizko Legebiltzarrean. Horren aurrean, LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen atarian, besteak beste, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen homogeneizatzea dakarren prozesua dela salatuz.

Barne Sailean lege hau diseinatzen urteak daramatzate, EAJk hasi zuena PSE-EEk amaitu du. Urte hauetan guztietan ezinbesteko laguntza jaso dute zenbait udaltzain-buru eta sindikaturen aldetik, azken bultzada eman arte. Baina LAB ez da egon, ez gaituzte gonbidatu. Ez dute gustuko gure presentzia. Badakite, ongi jakin ere, Barne Sailaren menpeko gorputz militarizatu baten aurrean, Udaltzaingo herritar eta demokratikoago baten bidearen alde egiten duela LABek. Zoritxarrez, beste batzuk, nahiago izan dute Barne Sailaren nahi guztiei men egin eta bere eskutik joan. Bide honetan, D taldetik C taldera aldatzeko asmoz egindako aldaketa lardatsa, TETRA komunikazio-kontrol sistema ezartzeko ahaleginak, erabakiak hartzeko unean sindikatu bakar baten parte-hartzea, kontrolpean izateko udaltzainen erregistroa sortzeko gogo bizia, oposaketen zentralizazioa Arkautera mugatzea eta herritarren datuen elaborazio zentroa moduko kontrolek aurrera darraite. Aipatutako eraso hauek guztiak hizpide dugun lege honetan jaso dituzte.

Legeak Udaltzaingo eta Ertzaintzaren irudia bateratzeko joera garbia du, beti ere Udaltzaingoak Barne Sailaren eta Ertzaintzaren menpean jarriz. Honek udal autonomia zuzenki eta bete-betean erasotzea suposatzen du.

Zenbaitzuk lanbidez erratu dira, udaltzainak udal langileak baino ez direlako. LABek ez du bat egiten Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen homogeneizatze prozesuan. Nahiz eta hainbat eskumen konpartiturik izan, gehienak ezberdinak dira. Udaltzainek herritarrengandik hurbil egon behar dute eta euren lanaren oinarria prebentzioan datza.

Gainera, udaltzainen arduradunak alkateak baino ez dira, inolaz ere ez ertzain etxetako buruak. Alkateek agindu behar dute udaltzaingoen jarduna eta norabidea.

Honengatik guztiagatik, lege honen aurkako jarrera berresten dugu.

Euskal Herrian, 2012ko ekainaren 28an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...