2025-03-31
HomeEkintza PolitikoaTxus Matinen etxeratzea eskatzeko eta konponbidearen aldeko elkarretaratzea martxoaren 27an

Txus Matinen etxeratzea eskatzeko eta konponbidearen aldeko elkarretaratzea martxoaren 27an

Datorren martxoaren 27an LABek konzentrazioa egingo du Basauriko Anbulategian Txus Martinen etxeratzea eskatu eta konponbidearen garaia dela aldarrikatzera. Mobilizazioa eguerdiko 12:30etan izango da.

Konponbide garaia da
Euskal preso eta iheslaria politikoak herrira!

TXUS MARTIN ETXERA!

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak, gatazkaren ondoriok gainditzeko bidean, eta hau integrala izan dadin, konpromisoa adierazi du askotan alde guztien pairamen eta mina aitortzeko eta presoen bueltarako forma malguak bilatzeko.

Euskal Herria ez da normalkuntza politikora helduko Estatuek ehundaka preso politiko bahiturik mantentzen dituzten bitartean. Salbuespen neurri politiko eta judizialak alde batera uztearekin bat, espetxe politika ere aldatu beharra dago.Estatuek legeak bete behar dituzte: preso politikoak Euskal Herriratzeko zein gaixotasunak dituzten presoak askatzeko eskatzen dizkiegu, garaia da eta.

Horrelako kasua da Txus Martinena, Basauriarra. Bere osasun egoera oso larria da, trastorno eskizoafektiboa jasaten ari da, tratamendu latza duen gaixotasun psikikoa. Kartzelan isolamenduaren politikak badu ardura osasun egoera horretan, gaur egun ia-ia itzulezina.

Hori dela eta, eskatzen dugu bere askatasuna tratamendu egokia izateko, konfidantzazko giroan eta senideengandik hurbil. Horrela gomendatzen dute medikuek eta zentzu horretan, hainbat instituziok hori eskatu dute, Basauriko Udalak ere bai.

Gatazkaren ondorioak eta arrazoiak behingoz konpontzeko eta konponbide hori justu eta iraunkorra izan dadin, premiazkoa da konpromiso eta akordio berriak lortzea batez ere politikoak, baina baita sindikal eta sozialak. Txus berriro gurekin izan dezagun, modu bakarra daukagu eta gu denon esku dago, euskal herritarrok garelako konponbidearen bidea hartzeko erabakia behartu behar eta ahal dugunak.

Beraz, LAB sindikatuak dei egiten dizue mobilizatzera Euskal Preso Politikoen eskubideen alde, sakabanaketa politika amaitzeko; eta Txus Martin eta gaixotasunak dituzten preso guztiak askatzeko. Gure herriak benetako bake eszenatokia behar eta merezi du,herri zein lantokietan aldarrikatu eta horren alde lan egin dezagun.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.