2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaTubos Reunidos, aldi baterako espedientea langileen ordezkarien babesik gabe

Tubos Reunidos, aldi baterako espedientea langileen ordezkarien babesik gabe


Amaitu da Tubos Reunidosen enpresak aurkeztuko duen aldi baterako Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsultetarako aldia. LABek, denbora tarte honetan Zuzendaritzak izan duen jarrera salatzen du. Hasieratik planteatu genuen gure baldintzak, enplegua eta lanpostuak enpresak bermatzea zirela. Etorkizunera begirako apustu bat ere eskatzen genuen, ekintza zehatz eta neurgarriak jasoko zituen bideragarritasun plan baten bidez. Enpresaren geroarekiko akziodunen konpromisoak ere eskatzen genituen. Baldintza hauetako bat bera ez du onartu enpresak.

Honek aldi baterako EEEa aurkeztu zenean adierazi genituen susmoetan berresten gaitu, Tubos Reunidoseko zuzendaritza eta akziodunen asmoa zela piskanaka Amurrioko lantegiaren ekoizpenerako gaitasuna murrizten joatea, eta neurri berean lanpostuak eta enplegua ere, bai enpresan bai eskualdean.

Susmo hori indartzen duen xehetasunetako bat da enpresak zuen neurrigabeko interesa Batzorde negoziatzaileak bere osotasunean eta LABek bereziki, ontzat eta benetakotzat ematea Zuzendaritzak mahaigaineratutako argudioak aldi baterako EEEa aurkezteko. Zuzendaritzako kideak eurak iritsi ziren langileen ordezkariei galderak egitera kontsulten aldian zehar, euren argudioak berresteko helburuz. Uko egin genion horri.

Aldi baterako EEEa egin egingo da langileen ordezkarien sinadurarik gabe eta gure ustez, honek pentsarazi egin behar lioke enpresari hartu duen bidearen inguruan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...