2025-04-25
HomeIndustriaMetalgintzaTubos Reunidos Industrialeko Aldi Baterako EEEa bertan behera uztea eskatzen dugu

Tubos Reunidos Industrialeko Aldi Baterako EEEa bertan behera uztea eskatzen dugu

Tubos Reunidos Industrialeko LAB eta ELAko sail sindikalek Aldi Baterako EEEa bertan behera uztea eskatzen diogu. Hain zuzen ere azken hilabeteetan sartutako eskariak eta egin diren lan ordu gehigarriek agerian utzi dute batzordeko gehiengoak hasieratik esan bezala, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzak aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzak abala eman zion espedientea ez dagoela justifikatuta.

TRIko LAB eta ELAko atal sindikalen prentsa-oharra

Tubos Reunidos Industrialeko LAB eta ELAko sail sindikaletatik, enpresako zuzendaritzari langile gehiengoari ezarri zion Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea bertan behera uztea eskatzen diogu, azken hilabeteetan sartutako eskariak gehitu direlako eta bere eragina oso eskasa izaten ari delako.

Espedientea ezarri zutenetik, bataz besteko 12.500TN sartu dira hilabete bakoitzean, aurreko 12 hilabeteak hobetuz. Gainera, egiten ari garen produktuak balio handigoakoak dira. Honi gehitu behar zaio petrolioaren prezioa bikoiztu egin dela eta bere prezio baxua izan zela, Tubos Reunidosek bere txostenean, espedientea ezartzeko arrazoietariko bat.

Lanaldiei begiratuta espedienteak izan duen eragina ez da %5,5era ailegatu, hauetariko nahikotxo antolakuntza arrazoiengandik izan direnean eta ez eskari eskasiagatik. Espediente hau enpresak nahi eta indarrean dugun hitzarmenak ematen ez dion langileen malgutasunean bakarrik oinarritzen da, eta honekin, Amurrioko enpresan planifikazioan eta ekoizpenean egiten ari diren errakuntzak zuzentzen ahalegintzean.

Honi gehitu behar zaio, urtarrila eta otsaileko hilabeteetan normaltasunez lan egin dela komunikatu duela Zuzendaritzak eta 2016ean, 6000 aparteko ordu egin direla . Datu guzti hauek frogatu besterik ez dute egiten, batzordeko gehiengoak hasieratik esan bezala, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzak aurkeztu eta Eusko Jaurlaritzak abala eman zion espedientea ez dagoela justifikatuta. Honegatik guztiagatik, Tubos Reunidos Industrialeko Zuzendaritzari eskatzen diogu langileei ezarritako Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espedientea bertan behera utz dezan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta USO sindikatuek Enplegu Zentro Berezien EAEko lehen lan hitzarmena exijitzeko elkarretaratzera deitu dute apirilaren 28an

Apirilaren 28an Enplegu Zentro Berezien lehen lan hitzarmena negoziatzeko hirugarren mahai negoziatzailea izango da Bilbon. Sindikatuek, bileraren harira, elkarretaratzera deitu dute, patronalak orain arte izandako jarrera salatzeko eta asteleheneko mahai negoziatzailean aurrera pausoak egoteko. 12:45ean izango da elkarretaratzea, Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean.

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.