2025-04-13
HomeIndustriaMetalgintzaTubacexeko zuzendaritzaren jarrera salatzen dugu

Tubacexeko zuzendaritzaren jarrera salatzen dugu


Tubacexeko LABen atal sindikalak bere kontrako jarrera adierazi nahi du enpresako zuzendaritzak, lantegiko egoera ekonomikoaren harira, plazaratu duen azkeneko oharraren aurrean. Azkenaldi honetan ikusten ari gara nola, petrolioaren merkatua, kostu energetikoa eta Txinako konpetentziaren aitzakiapean, Euskal Herriko hainbat enpresa benetako antzerki batera ari diren batzen, helburu bakarrarekin: beren langileen eskubideen kontrako neurrien, aldi baterako enplegu erregulazio expedienteen (EEE), lantegien itxieren eta abarren inposaketa zuritzeko asmoz.

Aurretik beste batzuk egin duten moduan, ematen du oraingoan Tubacexeko Zuzendaritzak bideak irekitzen dituela norabide horretan, komunikabideetara igorritako oharrek argi uzten diguten moduan.

Gogoratu nahi dugu enpresak ekitaldi desberdinetan izan dituen irabaziak, baita 2015ean ere, sektore berdineko beste enpresa askok galerak izan zituztenean. Gogoratzekoa da ere, merkatuaren egoeraren arrazoiak mahaigaineratzen dituzten aldi berean, ez dietela uko egiten planta berriak eraikitzeko inbertsioei (kasu honetan Kantabrian) beti ere kostuen murrizketa jo-puntuan jartzen dutelarik, eta ez kostu energetikoena zehazki. Beraz, argi eta garbi ikusten dugu zeintzuk diren beraien helburuak.

Era berean, egoeraren jabe gara eta badakigu, momentua iristerakoan, ez dugula instituzioen laguntzarik izango. Beste enpresetako kideekin ikusi dugu dagoeneko (Arcelor Zumarraga eta Sestao, Tubos Reunidos de Galindo eta Amurrio, Basauriko Gerdau…), zuzendaritza desberdinen argudioak berrestera mugatzen dira bidea zabalik utziz nahi dutena egiteko. Eta enpresek euren asmoak aurrera eramaten dituztenean, instituzioetatik ez diete inolako arazorik jartzen eta horien erabakia babesten ez dutela esatera mugatzen dira.

Argi utzi nahi dugu Tubacexeko LABek ez duela onartuko neurri hauetako baten aplikatzea eta aurrera eraman ez daitezen lan egingo du.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...