2024-11-22
HomeOharrakIndustriaTUBACEXeko batzordeak dei egiten du langile baten kaleratzeak salatzeko biharko deituak dauden...

TUBACEXeko batzordeak dei egiten du langile baten kaleratzeak salatzeko biharko deituak dauden protestekin bat egiteko

Bihar, otsailak 24, Tubacex TTI Aceralava lantegiko langile baten kaleratzeari buruzko kontziliazioa burutuko da Lan Delegaritzan. 

Hori horrela izanik, enpresa batzordeak (LAB, ELA eta CCOO) mobilizazio eguna deitu du biharko. Errelebo bakoitzeko 2 orduko lanuztea dago deitua, eta elkarretaratzea Laudioko Tubacexen lantegian, eguerdiko 13.00etatik 14.00etara.

Joan den otsailaren 9ko grebak jarraipen zabala izan bazuen ere, Tubacexeko zuzendaritzak langilearen kaleratzeari eutsi egiten dio. Tubacexek inolako frogarik gabe kaleratu zuen behargina, lantegi honetan 33 urteko antzinatasuna baino gehiago duena, 1.200 euroko balioa zuen nikela lapurtu izana egotzita. Bere lanpostuan ohikoa ez den maniobra egin izana leporatu zioten.

Akusazio larri hauen aurrean, enpresa batzordean ordezkatuak gauden sindikatu guztiok langilea sufritzen ari den babesgabetasuna salatu dugu, baita zuzendaritzaren intuizio eta usteak beste oinarririk ez duen kaleratze honen larritasuna ere.

Horregatik guztiagatik berriro ere dei egiten diegu Tubacexeko langileei kaleratzearen aurkako jarrera azaltzeko, biharko deituak dauden lanuzte eta protestarekin bat eginez.

Laudion, 2012ko otsailaren 23an

 Mañana día 24 de febrero, se va a celebrar la conciliación en Delegación de Trabajo de Gasteiz, por el despido de un trabajador de Tubacex TTI Aceralava.

Es por ello que el comité de empresa ( LAB, ELA y CCOO) ha convocado para mañana 24 de febrero un día de movilización y paros de 2 horas por relevo, con concentración en la planta de Tubacex en Llodio de 13:00 h a 14:00 h.

Pese al seguimiento mayoritario que el pasado día 9 de febrero tuvo la convocatoria de huelga realizada por el comité de empresa, Tubacex sigue manteniendo el despido de nuestro compañero.

Debemos recordar que Tubacex, sin pruebas de ningún tipo, ha despedido a un trabajador de más de 33 años de antigüedad, bajo la acusación de hurto de níquel por un valor de 1200 euros, argumentado que en el trabajo, éste realizó una maniobra que consideran no habitual en su puesto de trabajo.

Tras la gravedad de estas acusaciones, todos los sindicatos con representación en el comité de empresa hemos denunciado la indefensión que está sufriendo el trabajador y la gravedad de un despido que únicamente se justifica en presunciones e intuiciones de los mandos y de la dirección de la empresa.

Por todo ello, hacemos de nuevo una llamamiento a todos los trabajadores y trabajadoras de Tubacex, a mostrar de nuevo su repulsa frente a este despido secundando el paro y la movilización de mañana.

Llodio, 23 de febrero de 2012
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.