2025-03-31
HomeEkintza SozialaEskubide Sozialen KartaTTIPen kontra egotetik Kartaren alde egitera

TTIPen kontra egotetik Kartaren alde egitera

Otsailaren 12an, osteguna, Arratian Lan eta Bizik, TTIP, Europa eta Amerikako Estatu Batuen arteko merkataritzako eta inbertsorako itunaren inguruko hitzaldia antolatu zuen Mikel Saralegi LABeko kidearen eskutik. Bertan, TTIPa zertan datzan eta honek euskal herritarrongan eta orohar gizartearengan izango dituen ondorio larriak azaltzeaz gain, eraso honen aurrean herri bezala erantzuteko eta Eskubide Sozialen Karta oinarri hartuta aldaketa sozialerako apostuaren garrantzia aldarrikatu zituen.

Ondorioz, Arratian lan eta Bizik, Eskubide Sozialen Kartaren dinamikaren baitan lanean jarraitzeko deialdia egin zien bertara hurbildu ziren arratiar guztiei, eta martxoaren 14an Bilbon burutuko den Manifestazioarekin bat egin eta bertan parte hartzeko deialdia zabaldu zuen.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hezkuntza publikoa indartzeko baliabideetan inbertitzea ezinbestekoa da

Begoña Pedrosa Sailburuak martxoaren 28an emandako prentsa-agerraldiari LABen erantzuna.

LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du

Gaur, 2025eko martxoaren 28an, ia bi urte eta erdi luzatu den negoziaketa-prozesu baten ostean, LAB sindikatuak Kutxa Fundazioa eta Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U.-ko lehen hitzarmen kolektiboa sinatu du. Hitzarmen kolektibo honi esker, fundazio osoko 63 langileren lan-baldintzak modu esanguratsuan hobetuko dira.

LABek ez du behartutako kaleratzerik onartuko Ekide enpresan

Martxoaren 27an egin zen kontsulta epeko bigarren bilera enpresako zuzendaritzaren eta langileen ordezkaritzaren artean.