2024-12-23
HomeIndustriaMetalgintzaTS Fundiciones enpresako langileak kontsulta epean adostasunik lortu ezean greba mugagabeari ekingo...

TS Fundiciones enpresako langileak kontsulta epean adostasunik lortu ezean greba mugagabeari ekingo diote

Pasa den Abenduaren 5an T.S. Fundiciones-eko Zuzendaritzak 49 langile kaleratzeko Lan Erregulaziorako Txostena (LET) aurkeztu zion Enpresa Batzordeari. Langileak honen aurrean mobilizazio ezberdinak burutu dituzte eta kontsulta epean adostasunik ez bada lortzen urtarrilaren 8tik aurrera greba mugagabeari ekingo dutela adierazi dute.

T.S. Fundicioneseko Enpresa Batzordearen oharra

«Pasa den Abenduaren 5an T.S. Fundiciones-eko Zuzendaritzak 49 langile kaleratzeko Lan Erregulaziorako Txostena (LET) aurkeztu zion Enpresa Batzordeari.

Langileek LET hau erabat arbuilatzen dute eta enpresaren jarrera salatzeko Abenduaren 17tik 20ra bitarte greba egiteko erabakia hartu zuten. Egun hauetan mobilizazio ezberdinak burutu dira, abenduaren 19an hedabideen aurrean prentsaurrekoa eskeini zen eta gaur, osteguna, oinezko martxa bat burutuko dute Arroan dagoen lan zentrotik Zestoara. Aurrera begira, kontsulta epean adostasunik lortzen ez bada greba mugagabeari ekingo diote Urtarrillaren 8tik aurrera.

Zuzendaritzaren erabaki honek lotura zuzuna du akziodunen artean egondako botere borrokarekin. 2012ko Martxoan botere borroka horren ondorioz enpresa Sorazu, Aizpurua, Oreja eta Sagarzazu sendien kontrolpean geratu zen, Administrazio Kontseiluaren konposaketa eta Zuzendaritza aldatuz. Egoera honek eragin zuzena izan du T.S.ren bideragarritasunean Sorazu sendiaren akzionistek aipatutako data arte sektore eolikoan konpetentzia izan den bi lan zentroz (Itziarren eta Agurainen) osatutako beste enpresa baten jabe baitira (WEC).

Enpresa Batzordearen iritziz Sorazutarren proiektu industriala T.S. eta WEC fusionatzea da hemengo sektore eolikoaren hegemoniaz jabetzeko, aldi berean, enplegua suntsituz eta lan baldintzak okertuz. Enpresa Batzordeak salatu nahi du ere prozesu guzti honetan Kutxa jokatzen ari den papera.

Enpresa Batzordeak salatzen du, Sorazutarrek hasierako momentutik kaleratzeak gauzatu eta lan baldintzak suntsitzeko asmoa izan dutela gezur, mehatxu eta presio bitartez. Baina arazoa ez dira lanpostuak eta lan baldintzak. Erantzun eta argitu behar dutena ordea beste galdera bat da. Zein da T.Sren etorkizuna? Zein dira beraien benetako asmoak? Zein bideragarritasun planaren bitartez eragotziko dituzte kaleratzeak?

Amaitzeko, Enpresa Batzordearen iritziz LETren ordez badaude beste alternatiba batzuk eta horiek aztertu eta adostasunetara iristeko borondatea azaltzen dugu; arazoa da zuzendaritzak ez duela horretarako inongo borondaterik nahiz eta zenbait hedabideetan kontrakoa azaldu nahi izan duten.

Hau horrela izan bitartean T.S.ko langileok argi daukagu: lanpostuak defendatu eta kaleratzeen aurka borrokatuko dugula gure esku dauden bitarteko guztiekin. Ez dezatela zalantzarik izan.

Zestoan, 2012ko Abenduaren 19an»

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...