2024-12-22
HomeZerbitzu PublikoakGarraioaTrenbideak, udan ere mobilizaturik!

Trenbideak, udan ere mobilizaturik!

Ez bada pasa diren hiru hilabeteetako greba egunen erritmo bera ere, trenbideetako langileek erabaki dute mobilizaturik segitzea udan zehar . "Hesi idekitze" ekintza bat antolatu eta, autopistako Miarritzeko ordainlekuan (joan den larunbatean), mobilizazio egun berriak finkatu dituzte uztaila eta agorrilan. Lehena gaur ostirala, uztailak 13 Saran, goizeko 10etatik goiti Larrungo tren ttikiko geltokian.

Gaur, Larrun ez hunki kolektiboarekin bat eginik, xeminotek diru publikoaren behar gabeko erabiltzea salatuko dute (Larrungo proiektua) baita trenbide ttikien abandonatzea (adibidez, Garazi Baionan trenbidea).

Hitz ordua goizeko 10 etan emana da tren ttikiko geltokian. Helburua hautetsi politikoak interpelatzea izango da ere.

Ondoko mobilizazioak uztailaren 19 eta 27 izango dira, eta agorrilaren 9 eta 21ean.

Uztailaren 19ko eguna Garazin iraganen da, hor ere Baiona Garazi trenbidearen defentsan, manifestaldi bat finkatua izanki goizeko 11etan geltokitik abiatuko dena.

LAB sindikatuak bere afiliatu guziak deitzen ditu parte hartzera:
Garazi Baiona trenbideak bizi behar du Euskal Herriko langileentzat!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...