Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) langileek aste honetarako deitutako bigarren greba eguna egin dute, ostegunean egindako mobilizazioei jarraipena emanez. LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT, ESK eta UTESE sindikatuok langileek jasaten duten diskriminazioa salatu dugu, bai eta Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendari berria, Luisa Larrauri, erakusten ari den negoziatzeko gaitasun eza ere.
Soldatak parekatzea da mobilizazioen aldarri nagusia. Osakidetzak TGEEZko langile guztiei ordaindu beharko lieke ospitaleko gainerako langileek kobratzen duten %4ko osagarria, atzeraeraginezko izaerarekin, eta, horrela, berehala ezabatuko litzateke kolektibo horrek jasaten duen diskriminazioa.