2024-12-22
HomeEkintza SindikalaTolosaldea kalera irten zen eskualdeko enpleguaren defentsan

Tolosaldea kalera irten zen eskualdeko enpleguaren defentsan


Milaka pertsona irten ziren pasadan larunbatean LAB eta ELA sindikatuek deituta Tolosaldean ematen ari den enplegu suntsiketa salatzeko. Tolosan egin zen manifestazioan eskualdean heuren lanpostuen defentsan borrokan diren enpresa ezberdinetako langileen aldarrikapenak entzun ziren, besteak beste, Endaki, Marie Brizard, Antalis Kanguros…

Eskualdean sare industriala eraberritzeko apustu estrategikorik ez dela egin salatu zuten manifestariek larunbatean Tolosan. Alternatibarik eza horrek industriak deun pisua galtzeko arriskuan jarri duelarik.

ELA eta LAB sindikatuek egoera honen aurrean ez dutela itxiera bat bera ere ontzat emango adierazi zuten, "ez dugu kaleratze bakar bat onartuko".


Enplegu politika eraginkorren beharra aldarrikatu zuten eta eta bide horretan borrokan jarraituko dutela iragarri zuten. Borroka horretan herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu zien eta instituzio ezberdinei, bakoitzari dagokion erantzukizunetik, egoera honen aurrean posizionatu eta dagozkien urratsak emateko eskatu zieten.

TOLOSALDEKO ENPLEGUAREN ALDE LANGILEOK BORROKAN

Azken mendean Tolosaldeko industria papergintzari lotua egon izan da. Horren adibide 80. hamarkadan geneukan sare industriala: 2000 lanpostu zuzen papergintzako 13 enpresetan banaturik eta beste 2000 lanpostu baino gehiago papergintzarekin lotura zuten beste 35 lantegien artean banatuta. Papergintzaren eta ondorioz Tolosaldeko ehun industrialaren gainbehera 80. hamarkada bukaeran hasi zen, orduan hasi eta gaur egunerarte iraun duena.

90. hamarkadan gaur egun indarrean jarraitzen duten aldarrikapenekin hasi ginen eskualdeko sindikatu eta eragileak: Tolosaldeko arazo sozioekonomikoaren aurrean bertako industria eta enplegua bermatuko zuten erabaki eta plan estrategikoen beharra.

Admnistrazio desbedinen erabakiek ordea oso bestelako ibilbide bat izan dute. Enpresarien mesedera planifikaturiko neurriak nagusitu dira lanpostuen inongo bermerik gabe lurzoru merkea enpresaren lekualdatzearen ordainetan eskainiz. Ez da benetako proiekturik egon eta inork ez du bere gain hartu plan estrategikoa garatzeko ardura.

Ondorioz, gaur egun soilik papergintzara dedikaturiko 400 lanpostu zuzen dauzkagu 4 enpresetan banaturik. Papergintzarekin lotura zuten beste hainbat enpresa ere itxita dauzkagu: Gorostidi, Perot, Winkler, Emusi…

Azken lau urtetan, Tolosaldean, 500 lanpostu zuzen baino gehiago suntsitu dira industrian. Azken hilabeteetan desindustrializazio prozesu hau azkartu egin da, hain zuzen ere, Espainiako gobernuak inposaturiko erreforma laborala indarrean jarri zutenetik. Gure eskualdeko ekonomia, hamarkada luzeetan industria produktiboan oinarrituta egon dena, gure begien aurrean txikitzen ari dira, eta oso azkar gainera.

Multinazionalek, epe motzera jokatzen dute, lantegiak erraz eta merke ixteko aukera ikusten baitute, eta irabaziak azkarrago lortuko dituzten lekuetara eramaten ari dira lana. Multinazionalen akziodunentzat negozio borobila, gure herritarrentzat hondamendia.

Multinazionalen eta enpresari handien inpunitatearen aurrean, langileok borroka desorekatu batean aurkitzen gara. Gure lanpostuak defendatzeko erresistentzia dinamikak aurrera eramanez, arazoak gizarteratzen, baina borrokan dena emanda ere, aukera gutxi dauzkagu gure lan postuei eustea.

Sektorearen gainbeherarekin eskualdean ez da sare industriala eraberritzeko apustu estrategikorik egin. Ondorioz industriak pisua galtzen du egunez egun, inolako alternatibarik lantzen ez den bitartean.

Guk argi dugu: ez dugu itxiera bat bera ere ontzat emango, ez dugu kaleratze bakar bat onartuko. Enplegu politika eraginkorrak behar ditugu eta bide horretan borrokan jarraituko dugu.

Bide honetan ordea alde guztien konpromisoa behar dugu. Deia bertako herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko eta instituzio desberdinei, bakoitzari dagokion erantzukizunetik egoera honen aurrean posizionatu eta dagozkien urratsak emateko.

LAB-ELA

  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...