2024-11-20
HomeIndustriaMetalgintzaTalleres Negarra enpresako langileek greba mugagabea eta mobilizazioak hasi dituzte gaur

Talleres Negarra enpresako langileek greba mugagabea eta mobilizazioak hasi dituzte gaur

Gaur goizean Talleres Negarrako langileek greba mugagabea hasi dute, 59 langileren kaleratzea aurreikusten duen EEEaren aurka. Langile guztiek bat egin dute greba deialdiarekin eta erabateko arrakasta lortu da. Enpresa Batzordeak —CCOO eta LAB sindikatuek osatua— aldarrikapen egutegi bat prestatu du hurrengo egunetarako. Kotxe karabanak, elkartaratzeak eta Igorreko herrian egingo den manifestaldi bat antolatu da ostiral honetarako eguerdiko 12.00etarako.
LAB sindikatutik enpresaren jokabide maltzurra salatu nahi dugu. Jokabide hauekin argi eta garbi ikusten da Lan Erreforamaren benetako helburua, batetik, kaleratzea merketzekoa, eta bestetik, lan baldintzak okertzekoa. LAB enpresaren erabakiaren kontra dago.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Osasunbidearen pribatizazioa ez dugula baimenduko ohartarazi dugu, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu Osasun Lege berrian froga dezala osasun publikoaren aldeko apustua egiten duela

Elkarretaratzea egin dugu gaur Iruñean, dozenaka delegaturekin, baita osasun arloko profesionalekin ere, Vianako Printzea Kontsulta Zentroaren aitzinean, Gobernuak aurkezturiko Osasun Lege berriaren aurreproiektuak irekitzen duen bide pribatizatzailearen aurka protesta egiteko. Imanol Karrera sindikatuko bozeramaileak ohartarazi duenez, “LABek ez dio Nafarroako Gobernuari Nafarroako osasun publikoa pribatizatzen utziko” eta, aldi berean, “Osasun Lege berriarekin osasun publikoaren aldeko apustua erakusteko eskatzen dio, Osasunbidea zaintzea eta indartzea Nafarroako gizarte osoaren kezka eta lehentasun nagusietako bat baita”.

Michelinen 2023an kobratutako prima, diskriminatzailea dela iritzi dugu

LAB, CGT, ELA eta ESKk Madrilgo Bitartekotza eta Arbitrajeko Konfederazioarteko Zerbitzura eraman dugu Michelinen 2023an kobratutako prima, diskriminatzailea dela iritzita. Enpresak prima bat ordaindu zuen 2023ko azaroaren 30ean, eta hainbat kolektibo kanpoan utzi zituen.