2024-12-22
HomeEkintza SindikalaSuhiltzaileak LEP bateratuaren irizpide onartezinen kontra mobilizatu dira Gasteizen

Suhiltzaileak LEP bateratuaren irizpide onartezinen kontra mobilizatu dira Gasteizen

LABeko EAEko suhiltzaileek mobilizazioa egin dute Gasteizen, Arabako Foru Aldundiaren aurrean, Gipuzkoa eta Arabako kolektibo honetako langileen EPEaren izen emate prozesuan inposatutako irizpideak onartezinak direla salatzeko.

LABeko suhiltzaileen irakurketa:

Gipuzkoa eta Arabarako LEP bateratu honen kudeaketaren aurkako jarrera azaltzen genuenean esaten genuen: negoziatzeko markoren ezaz gain, argi geneukan Arkauteko akademiak, Gipuzkoa eta Arabako Aldundiekin batera kudeatuko duen LEP honek, suhiltzailearen figura eredu polizialera gerturatzeko asmoa zuela. 

Argi geratu da beldurra izateko arrazoia genuela izena emateko prozesua ireki denean. Nahiz eta oposaketako oinarrietan halakorik ez agertu, hurrengo hauek betetzera behartu dituzte opositoreei izen ematearekin aurrera jarraitu ahal izateko.

● Opositoreak onartzen duela azterketa psikoteknikoak tresna baliagarriak direla balorazioa egiteko. Hau da, debekatu nahi dute inpugnazioak egiteko eskubidea. Ondo dakite froga psikoteknikoen aurka gaudela sindikatu guztiak eta suhiltzaileen kolektiboa, ez direlako gardenak, aukera ematen dutelako beraiek nahi dutenak aukeratzeko. Ondo dakite ere, behin baino gehiagotan inpugnazioak egon direla eta irabazi direla. Horregatik asmatzen dute astakeria hori. Negoziatzen lortu ezin dutena, inolako lotsarik gabe inposatzen dute.

● Opositoreak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari baimena ematen diola delituei edo funtzio publikoak betetzeko ezgaitasunei buruzko txostenak eskatzeko. Plazaz jabetzean, auzipetua edo ezgaitua ez izatea, erreserba askorekin, baina kasuen arabera onar dezakegu. Baina inola ere ez dugu onartuko izena emateko prozesuan hori egitea. Horrek ehunka izangairen datuak babesteko eskubidea larriki urratzea dakar, eta pertsona horien guztien fitxa poliziala ematen dio Poliziaren Akademiako zuzendariari eskubiderik ez duenean horretarako.Gainera, aukera ematen die administrazioei bizitza eta aurrekari pertsonalak espiatzeko eta horren araberako hautaketa egiteko. 

Zuzendari nagusiak erabakiko du eta Arkauteko bulego ilunetan egingo da kriba hori.

EZ DUGU ONARTUKO SUHILTZAILEEN ZERBITZUA 

EREDU POLIZIALERA HURBILTZEA

EZ DUGU ONARTUKO BIZITZA PERTSONALEKIN ESPIOITZA EGITEA

HERRITARRENGANDIK GERTUKO SUHILTZAILEEN ZERBITZU BATEN ALDE BORROKATZEN JARRAITUKO DUGU 

ETA EGOERA HAU SALATUKO DUGU.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...