2025-04-22
HomeNazioartea IdazkaritzaHarremanakSolidairesen Biltzar Nagusian elkarlanean aritzea defendatu dugu

Solidairesen Biltzar Nagusian elkarlanean aritzea defendatu dugu


2017ko ekainaren 13an egin den Solidaires-eko Biltzar Nagusian parte hartu du LAB sindikatuak. Bertan, gu bezala, nazioarteko beste hainbat sindiaktu egon dira presente. Batzar honetan amankomunean ditugun baloreetan berresteko aukera izan dugu. Hau da kontra botereko sindikalgintza aldarrikatzen dugu, antikapitalista, ekologista, independientea, atikolonialista, internazionalista eta opresio forma gustien kotra borrokatzen dena. Guzti hau ebazpen batean jasota gelditu da.

Kontinente guzietan kapitalistek eta sistema honen zerbitzura daudenek gogorki erasotzen dituzte langileak. Minoria batek populakuntzaren gehiengoaren explotazioare kontura lortzen ditu irabaziak. Langileek sortutako aberastasuna klase dominantearen esku geratzen da. Gaur egun pairatzen dugun egoeran ardura zuzena dute multinazional handiek, ondorio larriak eraginez eremu sozial eta ekologikoan. Beraz garrantzitsua da sindikatuen arteko harreman indartzea nazioarte mailan ere.

Orain arte sindikalgintza langile mugimenduak bere eskubideak defendatzeko izan duen tresna izan da, baina egoera haratago joatea eskatzen du beste kolektibo ete eragile sozialekin bat egin behar dugu aldaketa eragin nahi badugu. Solidaires-eko Biltzarrean bildu garen sindikatuak norabide honetan urratsak emateko apustua egiten dugu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.

LABek salatzen du milaka gutun banatu gabe daudela Gasteizen Correoseko langile faltagatik

Langilerik ez kontratatzearen ondorioz, kaosa sortu da azken hilabeteetan posta-banaketan, eta inoiz ikusi gabeko egoetara iristen ari da. Kontratazioan murrizketa hain handia da, kasu askotan ez dela inor ordezkatzen ari. Adibidez, Alde Zaharreko postariak urte erdi baino gehiago darama bajan, ordezkatu gabe.