2025-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaSoldata murrizketen aurka lanuzte eta elkarretaratzeak Alfa enpresan

Soldata murrizketen aurka lanuzte eta elkarretaratzeak Alfa enpresan

Alfa taldeak Eibarreko lantegietarako soldata murrizketa proposatu du eta, kontsulta epea akordiorik gabe amaituta, PRECOra eraman du derrigorrezko arbitraia aplikatzeko. Asmo honen aurka, ordezkaritza sindikalak deituta Eibarreko lantegietan lanuzteak eta taldeko beste lantegietan elkarretaratzeak burutu dira.
PRECOn derrigorrezko arbitraiaren aurka agertu gara eta, azkenean, enpresak bere asmoa bertan behera utzi behar izan du PRECOk eskaerari bide eman ez diolako.

Horrez gainera,larunbat goizean, LAB sindikatuak Zarauzko Udeletxeko plazan elkarretaratzea burutu du enpresak asmoarekin jarraitzen baitu.

Enpresaren arazo ekonomikoak ez dira soldata murrizketarekin konpontzen eta enpresa, mehatxuak eta joku maltzurra utzita, ez bada benetako negoziazioan sartzen mobilizazio gehiago egingo ditugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Manifestazioa Iruñean apirilaren 5ean soldata eta pentsio duinen alde

Gaur Iruñean egin den prentsaurrekoan parte hartu dugu. Jarraian dituzue edukiak:

Grebak eta mobilizazioak Arabako egoitzetan herrialdeko hitzarmenaren alde eta zaintza sistema publiko eta komunitarioa eskatzeko

Arabako Aldundiaren pribatizazio joerek egoera larrian jarri dituzte bai langileen bizi-baldintzak baita zaintza-sistema ere. Horregatik, beste behin ere, adinduen egoitzetako langileak atzo eta gaur grebak egin eta kalera irten gara lan hitzarmen probintziala negoziatzeko eta zaintza publiko eta komunitarioko sistema bat aldarrikatzeko.

Gipuzkoako egoitzetako langileek hitzarmen duina exijitu dute

Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, Donostian, hitzarmen duina eskatzeko.