2024-07-03
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatuko dugu Lan Segurtasun eta Osasunaren...

Sistema honek gaixotu eta hiltzen gaituela salatuko dugu Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean

Asteazkenean, apirilaren 28an, Lan Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna da, hots, aldarrikapen, mobilizazio eta lan prekaritatearen ondorioz lanean beren lanpostuetan hil eta osasuna galdu duten pertsona guztiak omentzeko eguna.

Urtero legez, euskal gehiengo sindikalak deituta, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizatuko gara egun horren bueltan: Gasteizen, apirilaren 27an, 11:30ean, Lakuan; eta apirilaren 28an bertan, Bilbon, 11:30ean, Bizkaiko Aldunditik abiatuta; Donostian, 11:30ean, Lan Ikuskaritzatik; eta IruƱean, 11:30ean, CEN patronaletik.

AZKEN ALBISTEAK | ƚLTIMAS NOTICIAS

Microliquideko Enplegu Erregulazio Espedientea erretiratzea eskatu diogu zuzendaritzari, %97ko jarraipena izan duen bigarren greba egunean

Arrasateko Microliquid enpresako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, enpresak mahai gainean jarritako eta langileen herenari eragiten dion Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) aurrean. Grebaren jarraipena %97koa izan da. Gainera, gaur egin da kontsulta aldiaren lehen bilera.

Cementos Rezolako langileen aldarrikapenak ozen entzun dira AƱorgan

Goizean goizetik lantokiaren aurrean kontzentratuta egon ostean, gaur enpresarekin eginiko bileraren kanpoaldean elkarretaratzea egin dutu eta eguerdian, ostera, manifestazioa. Hori guztia enpresak aldebakarrez ezarritako Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka eta lanpostuen defentsan. Bihar, asteazkena, berriro ere kalera aterako dira langileak ordu berdinean, 13:00etan.

IruƱeko Adacen Fundazioan akordioa #LortuDugu hainbat lan-hobekuntzarekin

Adacen Fundazioa IruƱeko AzpilagaƱan dagoen adineko pertsonentzako eguneko zentroa da. Lan zentro txikia da, 9 profesionalek egiten dute lan bertan, kalte neurologikoak dituzten adinekoei arreta ematen.