2024-12-22
HomeEkintza SindikalaSindikatuari esker, Tuterako Udalak onartu du hartu gabeko oporrak behar bezala ordaintzea...

Sindikatuari esker, Tuterako Udalak onartu du hartu gabeko oporrak behar bezala ordaintzea #LortuDugu

Azken urte honetan, LABek hainbat salaketa jarri ditu Tuterako Udalaren aurka, langileei opor egunak lapurtzeagatik eta hartu gabeko opor egunak legez dagokien baino merkeago ordaintzeagatik.

LABen salaketa bati esker, Nafarroako Administrazio Auzitegiak argi utzi zuen opor egunak kontratuaren denborari dagokionaren arabera zenbatzen direla, eta ez egutegiaren arabera; baina Udalak uko egin zion formula hori lan-kontratua duten langileei –gehienetan aldi baterakoak direnei- aplikatzeari. Hala, hainbat langileri ukatu egin zien sei hilabeteko kontratuarengatik dagozkien 13,5 lanegun izateko esubidea eta, horregatik, LABek salaketa jarri zuen lan arloko epaitegian. 

Baina, gainera, hartu ez diren oporrak ordaintzeko orduan, Udalak dagokien prezioa baino askoz merkeago ordaindu ditu beti, lanegunak egun naturalaren prezioan ordainduta eta aparteko ordainsarien zati proportzionala ere kontuan hartu gabe. 

LABek Auzitegira eraman zituen hainbat eskari; auzitegiak ebatzi zuen Tuterako Udalaren erabakia ez datorrela bat zuzenbidearekin, eta ordaindutakoaren eta behar denaren arteko aldea ordaintzera behartu zuen Udala. 

Azkenean, Udalak onartu du okerra, epaitegietara jo gabe eta LABekin demanda kentzea adostuta. Beraz, bi gai horiek argituta eta ebatzita gelditu dira: langile guztientzat, opor-egunak kontratuaren denborari lotuak zenbatu behar dira, egutegiari lotuak beharrean, eta hartu ez diren oporrak lan egindako ordu bakoitzeko ordainsariaren arabera ordainduko dira, kotzeptu guztiak barne direla. 

LABen ustez, ezin da onartu urteetan lapurreta hori egin izana, aldi baterako kontratuekin edota urte osoan lan egin ez duten Udaleko langilee; izan ere, oporraldiaren gaineko informazio –eta eguneratze- falta larria baita, eta langile askori kalte egin die.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...