2024-12-26
HomeEkintza SindikalaSindikatuak ez gara joango Osakidetzaren mahai sektorialaren bilerara

Sindikatuak ez gara joango Osakidetzaren mahai sektorialaren bilerara

Joan den apirilaren 1ean egindako bileraren erabateko porrotaren ondoren, Osakidetzak berriro ere agerian utzi zuen ez zuela negoziatzeko borondaterik eta inposizioaren eta propagandaren aldeko apustua egiten zuela. Ondoren, berriro egiaztatu dugu Osasun Sailak ez duela bere jarrera batere mugitu, eta, beraz, langileak mobilizatzera eraman gaituzten aldarrikapen bakar bat ere ez duela aintzat hartu nahi.

Gogora dezagun joan den apirilaren 8an, Lehen Mailako Arretako grebarekin batera, haren eragina minimizatzeko eta orain arte erakutsi ez duen negoziaziorako borondatea erakusteko ahaleginean, jakinarazpen bat jaso genuela. Jakinarazpen horretan mahaiak hilaren 27rako egingo duen bileraren deialdia jakinarazi zitzaigun, eta bilera horretan zein gai landu nahi dugun jakinarazteko deia egin ziguten.

Osasun Sailak ondo baino hobeto ezagutzen ditu gure aldarrikapenak, horien guztien izaera eta gauzatzeko modua. Horietako asko lehenago ere tratatu dira Osakidetzako Mahai Sektorialean, eta borondatea izanez gero erraz konpon daitezke. Bere eskaerari erantzunez, berriro ere gure aldarrikapenak mahai gainean jarri genituen, eta Mahai Sektorialaren erabakiak berehala betetzea eskatu genuen, honako hauek, besteak beste: Garapen Profesionala; %4ko parekatzea eta txandakako lanaren osagarria; Lehen Mailako Arretaren egoera jorratzea eta ordutegiak berreskuratzea eta PACak berriro irekitzea; eta gainerako aldarrikapenen negoziazioaren egutegia.

Bada, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak modu masiboan 4 greba egunekin bat egin ondoren, eta maiatzaren 16rako ospitaleen eta osasun mentalaren sarean egin den greba deialditik gertu, Osakidetzak gai zerrenda bat bidali digu, eta bertan ez da gure aldarrikapenen arteko bakarra jaso, ezta horietako bakar bati buruzko proposamenik ere. Plantillari bizkarra ematen dion eta Mahai Sektorialari gutxieneko edukia ukatzen dion jarrera immobilista hori erabat onartezina da.

Joan den apirilaren 1ean egin zen Mahai Sektorialaren azken bileran argi utzi genion Osakidetzari ez ginela Mahaira itzuliko, aipatutako aldarrikapenei buruzko proposamen zehatz bat egin arte. Bidali diguten gai-zerrenda ikusita, Osakidetzak ez ditu gure eskaerak aintzat hartu, izan ere, ez dago proposamenik eta eskatutako gaiak ez dira gai-zerrendan sartu.

Deigarria da, gainera, Eusko Jaurlaritza egitate faltsu bat behin eta berriro azpimarratzeaz arduratu den bitartean, hau da, bileretan lantzen diren puntuen erdia sindikatuek proposatzen dutela, oraingo deialdian, Osakidetzak guztira 8 puntu proposatzea eta alde sozialaren aldarrikapenik ez egotea.

Onartezina da Eusko Jaurlaritzak 2021eko ekitaldian 605 milioi euro aurreztu dituela harro esaten duen eta Arartekoak herritarrei eskaintzen zaien osasun-zerbitzuari buruz jasotako kexen kopuruak gora egin duela adierazten duen bitartean, Osasun Sailak negoziatzeari uko egitea.

LAB, SATSE, ELA, CCOO, UGT eta ESK sindikatuok negoziatzeko borondatea berretsi nahi dugu, baina eskatutako norabidean pausorik ematen ez bada, mobilizazioekin jarraituko dugula eta ez garela Mahai Sektorialera itzuliko ohartarazten diogu Osakidetzari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek grebara deitu du Linacal iturgintza enpresan, zuzendaritzak langileei entzungor egiten jarraitzen duela uste baitu

LAB sindikatuak Barañaingo (Nafarroa) Linacal iturgintza enpresako zuzendaritzaren jarrera onartezina salatu nahi du, langileek euren lan baldintzak hobetuko dituen enpresa itun bat negoziatzeko eginiko...

Munduko Medikuen zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien %25 kaleratzeko

Entitateko Langileen Legezko Ordezkaritzak ez ditu aintzat hartzen zuzendaritzak emandako arrazoiak, eta EEEa justifikaziorik gabea eta prebentiboa dela adierazi du.

EITBko zuzendaritzak euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu du helburuen artean euskara sustatzean duen hedabide bateko zuzendari

EITBko zuzendaritza nagusiak eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari berria hautatu berri du, EITBren webgune berrien sorkuntza prozesua amaitzeko. Pertsona horren ardura izango da, eitb.eus zuzentzeaz gain, jaiotzear den atari digital berria abian jarri eta horren zabalkundea gidatzea.