2025-04-01
HomeEkintza SozialaSestaoko alkatearen dimisioa eta bere jarrera justifikatzen saiatu direnekiko PNVren desautorizazioa eskatzen...

Sestaoko alkatearen dimisioa eta bere jarrera justifikatzen saiatu direnekiko PNVren desautorizazioa eskatzen du LABek

Sestaoko alkateak pertsona migranteen aurka egindako irain eta mehatxuak guztiz onartezinak dira. Arrazismoaren eta xenofobiaren apologia egitea edozein kargu publiko kargugabetzeko adina arrazoi bada, gutxieneko sentsibilitate sozial eta demokratikorik ere ez izateagatik.

Egindako mehatxu eta irainak berez onartezinak badira, onartezina da ere PNVk, bere Enplegu sailburutik hasita, Sestaoko alkatearen defentsan adierazi duten jarrera.

Bi jarrera horiek ondorio bakarra izan beharko lukete: Sestaoko alkate Josu Bergararen berehalako dimisioa eta bere jarrera justifikatzen saiatu direnekiko PNVren desautorizazioa. Horrela izan ezean, ulertuko da PNVk, enplegu sailburuak eta Gobernu bozemaleak ere Sestaoko alkatearen jarrera arrazista eta xenofobo berdina dutela. Orduan, guztiek utzi beharko lituzkete euren karguak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzak arrazoia eman digu eta PEPSICO zigortu du 2023ko arazoaren 30eko Greba Feminista Orokorrean izandako jarrera dela eta

Dena LABek sartu genuen salaketa baten harira izan da. Honen arabera, frogatuta geratu da grebalariak ordezkatuak izan zirela.

Gehiengo sindikalak eskatuta, Pradales lehendakariak Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu hartuko ditu gutxieneko soldataz aritzeko

Confebaskek gutxieneko soldata Lanbidearteko Akordio bidez adosteari uko egin ondoren, ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek Pradales lehendakariari bilera eskatu zioten, eta bilera hori apirilaren 2an izango da.

Astebeteren ondoren, Hezkuntza Sailak ez du proposamenik

LAB sindikatuak gaurko jarraipen batzordea bertan behera utzi izana eta, akordio arautzaile berrirako (lan hitzarmenerako) inongo proposamenik gabe, grebak bertan behera uzteko eskatu izana salatzen du.