2025-03-24
HomeUncategorizedSekzio sindikal bat sortu dugu Larrungo tren ttikian

Sekzio sindikal bat sortu dugu Larrungo tren ttikian

Duela denbora gutxi Ipar Euskal Herrian sortutako "LAB trenbideak" taldea antolatzen jarraitzen duen bitartean, trenbideei lotutako sekzio berri bat sortu dugu egunotan: Larrungo tren ttikiko LAB sekzio sindikala, hain zuzen ere. Hamar bat lagunek osatzen dute taldea; gidari, teknikari eta bulegoko langileak, tartean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.