2024-12-22
HomeEkintza SindikalaSecuritas Direct enpresak Gasteizko LABen ordezkari sindikala kaleratu du gasteizen

Securitas Direct enpresak Gasteizko LABen ordezkari sindikala kaleratu du gasteizen

LAB sindikatuak pasa den maiatzaren 7an, Mertxe Sancho, SECURITAS DIRECT ESPAÑA, SAU enpresako Gasteizko langileen ordezkariaren kaleratzea salatu du.“Hau izan da langilea hauteskundeetara aurkeztu zenetik, enpresak bere kontra mantendu duen jazarpenezko jarreraren azken atala”.
2011ko udan dagoeneko, LABek hauteskundeak deitu zituenean, enpresak delegatua aukeratua izan zedin saihesteko ahalegina egin zuen: idazkiak faltsutuz, hautez-mahaikideak presionatuz, langileak mehatxatuz eta epez kanpo bere interesen aldeko hautagai bat aurkeztuz. Hala ere, ez zuten helburua lortu.

Kaleratzea, Mertxe bere lankideen eskubideen defentsa hutsa egiteagatik besterik ez da gertatu: dagozkien kategoria eskatzea egiten dituzten funtzioen arabera; enpresa infrakotizazioetan erortzen dela salatzea; bere lan sindikala aurrera eramateko dagokion informazioa eskatzea,…

Egindako lana, pairatu duen jazarpen eta eraso ezberdinen artean burutu behar izan du: lan lerroa kendu zioten, bere emaitzak baldintzatzeko oztopatu egin dute, eta bere lan errendimenduari buruzko gutunak jaso ditu bera presionatzeko asmoz.

Kasu hau enpresa honen jarrera antisindikalaren adibide bat gehiago baino ez da. Izan ere, estatu mailan kaleratzeak hainbat izan dira kategoria aldaketa eskatze soilagatik. LAB sindikatuak gehiegizko jarrera hauek gaitzesten ditu eta langilea bere lanpostuan berriro hartu dezatela exijituko du, mobilizatzeko beharraren garrantzia azpimarratuz eta autoritario eta zuzenak ez diren jarrera eta erabaki enpresarialen aurrean irmotasunez kontra eginez.
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...