2025-03-24
HomeIndustriaMetalgintzaSEAk ez du inolako konpromisorik hartu Araban Metaleko langile guztien lan baldintza...

SEAk ez du inolako konpromisorik hartu Araban Metaleko langile guztien lan baldintza minimoak arautuko dituen hitzarmena adosteko

Gaur Arabako Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazio mahaia burutu da. Bertatik atera den konklusio nagusia, SEAko ordezkariek lan erreformak eskaintzen dizkien aldebakartasuna aprobetxatu nahi dutela da. Ez dute inolako konpromisorik hartzen Araban metaleko langile guztien lan baldintza minimoak arautuko dituen hitzarmena adosteko.

Gaurko bileraren hasieran LABek konzentrazio bat burutu du CRL-LHKko egoitzaren aurrean “Arabako metaleko hitzarmenaren alde, langileok borrokan”, mobilizazioaren garaia delakoan baikaude. Ia 40 langile eta delekatu bildu dira SEAri argi eta garbi esateko metaleko hitzarmenaren aldeko apustua egitea beraien esku dagoela eta konpromisoa hartzeko garaia dela, hitzarmena uztailean desagertzeko arriskuan dagoelako.

Bileran bertan, ordea, SEAko ordezkariak bere horretan mantendu dira. Lan erreformak eskaintzen zaien aldebakartasuna aprobetxatu nahi dute eta ez dute inolako konpromisorik hartzen Araban metaleko langile guztien lan baldintza minimoak arautuko dituen hitzarmena adosteko.

Aitzakia legalak argudiatzen dituzte baina guk argi dugu borondate kontua dela, beste hitzarmen batzuetan egin bada posiblea dela ere metalean gauzatzea. Erreformari esker SEAk lan harremanak aldebakartasunean oinarritu nahi baditu, mobilizazioa eta borroka besterik ez zaizkigu gelditzen bere posizioetatik mugitzeko.

LABek hemengo hitzarmenen defentsan proposamenak eta mobilizazioak egin ditu; beste sindikatuek ere erabaki behar dute zer egiteko prest dauden erreformari aurre egiteko. Ildo horretatik, eskua luzatzen diegu bide amankomun bat egiteko.

LABen proposamena
Atzerapenik gabeko hitzarmena mantendu, KPI + %1,5eko soldata igoera urte bakoitzean eta hitzarmen bera blindatzea (ultraktibitate printzipioa, minimoen izaera edukitzea Arabako enpresa eta langile guztientzat eta inaplikazioak eta lan baldintzen aldaraztea ordezkaritza sindikalarekin adostea, derrigorrezko arbitrajea baztertuz).
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskal Herriak Kapitalari Planto Osakidetzaren pribatizazioaren aurka mobilizatuko da

Martxoaren 31n mobilizatuko da Bilbon, 11:00etan, Areilza Doktorea kaleko anbulategiaren aurrean.

Udalerriko Eguneko Arretarako Landa Zentroko langileen lan-baldintzak sektore publikokoekin parekatzeko eskatzen dio LABek Amurrioko Udalari

Aspaldi bideratu zuen LAB sindikatuak bere ekintza sindikala eta negoziazio kolektiboko estrategia zaintza sistema publikoa lortzera. Hego Euskal Herriko administrazioei pribatizatutako zaintza langileen publifikazioa exijituz eta zaintza zerbitzuen kudeaketa publikoa aldarrikatuz.

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.