2024-12-22
HomeEkintza SindikalaSar Quavitae enpresatik kaleratutako LABeko bi delegatuek ikatza eraman dute Sabin Etxera

Sar Quavitae enpresatik kaleratutako LABeko bi delegatuek ikatza eraman dute Sabin Etxera

Iñaki Isasi Perez buru duen SAR QUAVITAEtik kaleratu zituzten LABeko  bi delegatuek ikatza eraman diote Sabin Etxeara EAJk kudeatu eta bultzatzen duen zerbitzu sozialen eredua salatzeko.

Olentzerok, ondo portatu den jendeari opariak ekarri baino lau egun lehenago, Bizkaiko Burubatzarkide eta Mirafloreseko egoitzako arduraduna den Isasiri ikatza eraman zioten oso gaizki portatu delako.

Bidezkoa izan barik, langabeziara bidaliak izan ziren bi delegatiuak egoitza horretan gerokultoreak eta ordezkari sindikalak zirenean. Egoera hau ez dute beraiek bakarrik salatzen,, bi epailek nulutzat eman dituzte jadanik kaleratze bi hauek, delegatuak izateagatik kaleratuak izan zirela frogatu zelarik eta delegatuek aspaldi esaten ari zirena baieztatuz. Lankideak eta sektoreko hitzarmenaren aldeko borroka sindikala aurrera eramateagatiko zigorrik latzena jaso zuten.

Sabin Etxeran EAJren eredua salatzera hurbildu ziren atzo, alderdiak kideen onurako onartzen baitituzte holako eta bestelako jazarpenak, erabiltzaileen kalterako badira ere. Aldundiaren gai sozialetako buru den Maria Pilar Ardanzak beste alde batera begiratu izana salatu zuten, bere lana jendarteko nagusiak eta mendekotasunak dituzten pertsonei arreta ematea denean. Delegauek "Kaleratze hau,estrategia mafioso baten pausua bat izateaz gain, EAJren diseinuan enkajatzen duen praktika" bat dela adierazi zuten.

Hala ere estrategia honek porrot egin diela esan zuten; "orain arte epaiketa guztiak irabazi ditugu eta egoitzako langileak gara gaur egun. Are gehiago, oraindik delegatu gisa egiten dugu lan egunero, nahiz eta enpresak ez dion jazarpenari utzi" gaineatu zuten.

Jazarpen sindikala duela urtebete baino gehiago hasi bazen ere, inoiz baino indartsuago daudela adierazi zuten kaleratutako LABeko bi delegatuek eta "erabiltzaile zein langileek jasaten dituzten irregulartasunak salatzen jarraituko" dutela adierazi zuten. Bide honetan, EAJri dei egiten zion burkideen artean bazterrak nahasteko eta ardurak argitzeko, eta ez dadila berriro akoso sindikalik gertatu, alderdiko inoren mendean dagoen enpresan. Bestalde, Aldundiari legea errespetatzeko exijitu zion, "bera baita zerbitzuaren titular eta erantzulea".
 

LAB sarean
{module[111]}


AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...