2025-04-12
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaSantiago Ospitaleko ikuztegia miseriazko soldatak ordaintzen dituen enpresa bati eskaini dio Osakidetzak

Santiago Ospitaleko ikuztegia miseriazko soldatak ordaintzen dituen enpresa bati eskaini dio Osakidetzak

Osakidetzako Zuzendaritzak iragarri berri du datorren maiatzaren 14an itxi egingo duela Santiagoko Ikuzkegia, non Osakidetzako 17 langilek egiten duten lan. Arropa garbitzeko zerbitzua INDESA enpresari emango zaio; honek Arabako Diputazioaren parte hartzea dauka eta desgaitasunen bat daukaten langileak kontratatzen ditu.

LABek gogorki salatu nahi du PNVren azken jokaldi hau, aurreko akordio guztiak apurtzen baititu, Mahai Orokorrean Zearreta jaunaren gezurrak agerian utziz, Osakidetza behe-kategorien desagerpenari segida emanez, eta zerbitzu publikoa eskainiz lan-baldintzak kaskarrak eta miseriazko soldatak dauzkan enpresa bati, “inserzio laboralaren” aitzakiapean.

Pribatizazio hau Mahai Orokorreko Akordioaren eta hainbat Dekreturen kontrakoa da, hala nola, PNVk berak onarturiko 2002ko otsaileko 27ko Legebiltzarreko Akordioa. Argi dago diruaren txintxina tartean delarik, PNVren hitzak –eta sinadurak- ez duela deus balio. Gainera, Osakidetzako operario kategoriako 17 plaza amortizatuak izateko arrisku handia dago.

Honetaz gain, arropa garbitzeko zerbitzu honetako lan-baldintza erabat kaskartuko dira. Izan ere, INDESA –Arabako Aldundia akziodun nagusia izanik, baina kapital eta kudeaketa pribatua ere baduena– behin eta berriro salatua izan da inposatzen dituen lan baldintza onartezinengatik. Inolako lotsarik gabe, desgaitasuna daukaten langileak lan-esku merke bezala erabiltzen ditu eta enpresako kargu batzuk urteko 68.000 euro irabazten duten bitartean, langileak bataz beste ez dira heltzen 1000 eurotara hilean (operarioen soldata batzuk 717 eurokoak dira).

Pribatizazio honen aurrean, ostiral honetan bertan badago deituta manifestazio bat Santiagoko ospitalean (Gasteiz) eta prozesua gelditzeko ekimen berriak prestatzen ari dira dagoeneko. Berriz ere, kalitatezko osasun sistema publikoa defendatzeko tenorea dugu.

 

 

{linkr:related;keywords:osakidetza;limit:5;title:Albiste+gehiago}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...