2025-04-09
HomeEkintza PolitikoaSalbuespen neurriak eten ditzala eskatu diote frantsez estatuari

Salbuespen neurriak eten ditzala eskatu diote frantsez estatuari

"Berriro gerta ez dadin. Salbuespen neurriak eten" lelopean eta Herrirak deituta, elkarretaratzea burutu da gaur Bilboko Frantsez Kontsulatuaren aurrean euskal errepresaliatuek jasaten dituzten salbuespen neurrien etetea exijituz. Biharko ere herri ezberdinetan mobilizazio ezberdinak daude iragarrita eta larunbatean, apirilak 6, herri mobilizazio nazionala burutuko da Bilbon arratsaldeko 17:30etan.

Herrirak iragarritako mobilizazioak

OSTIRALA, apirilak 5, eguerdian elkarretaratzeak
Gasteiz: 13tan Andra Mari Zurian
Bilbo: 12etan Udaletxearen atarian
Galdakao: 13tan Udaletxe atarian
Basauri: 13tan Udaletxe atarian
Iruñea: 11,15etan Udaletxe plazan
Baiona: 19etan Herriko Etxearen aitzinean.
Donostia: 12tan Udaletxe atarian.

LARUNBATA, apirilak 6, 17,30etan herri mobilizazioa BILBON, La Casillatik.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Industria politikan planifikazioa, esku-hartze publikoa eta langileon parte hartzea exijitu dizkio LABek Eusko Jaurlaritzari

Trantsizio ekosozialerako industria politika eraginkorrak eskatu ditu LABek Industria Defendatzeko Taldearen foroan.

Nafarroako Gobernuak Estatutu berriaren aldeko aldarria entzun behar du

LABetik zinez eskertzen dugu Administrazioko langile guztien inplikazioa, bai eta nafar gizarte osoarena ere grebaren mobilizazioetan. Zuen laguntza ezinbestekoa izan da jardunaldi hau sendoa eta eraginkorra izan dadin.

%100eko jarraipena Trapagarango MFS Sintering enpresako greba mugagabeko lehen egunean

MFS Trapaga Sintering enpresako langileak beren lanpostuak salbatzeko borrokan ari dira berehalako itxieraren aurrean.