2025-03-18
HomeFederazioakZerbitzu PublikoakSalatu dugu Asociación Navarra Sin Fronteras enpresako zuzendaritzak xantaia egiten diela Gazolazko...

Salatu dugu Asociación Navarra Sin Fronteras enpresako zuzendaritzak xantaia egiten diela Gazolazko EREaren negoziazioan langileei eta Batzordeari

Iragan azaroan, Nafarroako Gobernuak Asociación Navarra Sin Fronteras enpresari jakinarazi zion Gazolazko ARE adingabeen harrera zentroa ixteko erabakia, eta, jarraian, enpresako zuzendaritzak Batzordeari jakinarazi zion zuzenean kontratatutako 17 langileak kaleratzeko EEE Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsultaldiaren hasiera. LAB sindikatuak hasieratik defendatu du zentroa birmoldatzeko edo, bertzenaz, langile guztiak birkokatzeko aukera. Enpresak, ordea, xantaia erabili du kaleratze gehienak egin ahal izateko.

LABek Sin Fronteras enpresaren egoera ekonomikoa eta giza baliabideen beharrak aztertu ditu, eta egiaztatu du egoera ekonomiko oso onbideratua duela eta erreserba handiak dituela -bi milioi eta erdi euro- galera ekonomikoei aurre egiteko, enpresaren bideragarritasuna arriskuan jarri gabe.

Sin Fronterasek, negoziazioaren hasieratik, kaleratzeekin tematu da. LABek, bertzalde, defendatu du ARE de Gazolaz birmolda daitekeela, edo, hala ez balitz, bere langileak bertze zerbitzuetan birkoka daitezkeela, Sin Fronteraseko langileen beharrei aurre egiteko.

Hala ere, Sin Fronterasek uko egin dio horri, eta uko egin dio kaleraturik amaitu zezaketen pertsonei etorkizunean kontratazioak egiteko bermeak emateari, nahi eta horrek 0 euroko gastua zuen beretako. Zuzendaritzak prestakuntza batzuk baino ez ditu eskaini, lan-elkarrizketetarako baimenak eta kaleratzeagatiko kalte-ordainaren zenbatekoa 3 egun gehiagokoa izatea. Eta EEEren negoziazioaren azken egunean, joan den abenduaren 9an, azken orduko neurria aurkeztu zuen: langile bakar baten birkokatzea, antzinatasun handiena duen pertsonarena. Horrela, gure eskaera bati erantzun zion, baina bertze eskaera guztietatik bananduta.

Neurri hori onuragarria da Sin Fronterasendako, kalte-ordaina aurrezten duelako eta, horrela, ematen duten arretaren kalitatea hobetzen delako, gainerako talde teknikoaren lan-karga murrizteaz gain. Baina Sin Fronteras enpresak lasai atera zezakeen EEEtik langile hori. Hala ere, truke-txanpon gisa eskaintzen du birkokatze, xantaia egiten digu gainontzeko kaleratzeen EEE sinatzearen truke, LAB sindikatuak kaleratzeak sinatzea arautzat ez duela jakinarazi zitzaion arren; guk ez dugu oinarrizko zerbitzuak edo enplegu-zerbitzuak suntsitzen lagunduko, ez dugu langileen eskubideen aurkako jardunbide egokitzat joko.

Enpresak nahi dituen hobekuntzak egin ditzake -23 egun, birkokatze bat…- nahiz eta EEEn akordiorik ez egon; borondate-kontua da. Alde horretatik, Sin Fronterasen xantaia onartzea erabat kaltegarria litzateke etorkizunerako, ez bakarrik enpresa honetan, baizik eta Esku-hartze Sozialeko gainonteko enpresetan ere. Izan ere, zenbat zerbitzu daude Gazolaz bezalako larrialdiko lizitazioan? Ezin dugu onartu langileen gainetik zapaltzaile gisa pasatzea.

Erran genuen bezala, LAB plantillaren eskura dago, bidegabekeria hori eragozteko ekintza guztiak mahai gainean jartzeko. Horretarako, ekintza sindikala da tresnarik onena, enpresak bete dezan bete zezakeela erran ziguna. Kaleratzeak enpresaren erantzukizuna dira, ez Batzordearena, ez LABena. Aktibazioaren eta mobilizazioaren bidez, enpresak hobekuntzak ezartzea lor dezakegu, nahiz eta EEEn akordiorik ez egon.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bi langile hil dira aurten luma garabiak erabiltzen ari zirela

S.F.P. 62 urteko langilea hil da gaur goizean, eraikuntza lanetan ari zela, Arratzun, Bizkaian. Amuriza Cubiertas y Rehabilitaciones, SL enpresako langilea, luma garabi batekin baserri batetako teilatura materiala igotzen ari zela, goi tentsioko kable batera gerturatu da eta deskarga bat jaso du.

Mahai Orokorreko sindikatuok greba deitu dugu apirilaren 9rako Nafarroako Administrazio osoan

LAB, AFAPNA, CCOO, ELA eta UGT sindikatuok prentsaurrekoa eman dugu Mahai Orokorrean langile publikoen lan-baldintzen benetako negoziazioa eskatzeko, foro horrek baitu langileen zilegitasuna eta babesa.

Marinaledan egindako SAT sindikatuaren IV. Kongresuan parte hartu du LABek

Sindikatua eraiki, herria eraiki lelopean egin du bere IV. Kongresua Andaluziako SAT sindikatuak; ekintza sindikalean jauzia emateko eta kapitalismoa gainditzeko Andaluzia burujabearen norabidean aurrera egiteko bokazioarekin.