2024-11-22

RSS JARIOAK

LAB sindikatuaren guneak bertan jasotzen diren albiste guztien edota arlokako berrien izenburuak jasotzeko aukera eskaintzen du RSS teknologiaren bitartez. RSS delakoa hedabide baten titularrak automatikoki irakurgailu batera igortzen dituen sistema bat da eta etengabe berritzen ditu edukiak.

Azken berriak  
  
Federazioak  
Zerbitzu Publikoak
Zerbitzu Pribatuak
Industria
Arloak  
Emakumeak
Euskara
Gaituak
 Heldu eta pentsiodunak
Ingurumena
Lan osasuna
   
Nazioartea  
   
 
Euskal Herria
  
  
 
Sozio-Ekonomia
  
   
Bideoak (YouTube)  
   

Argazkiak
 (Flickr)
  
   

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAEko gobernu berriaren aurrekontuak langileon parte hartzerik gabe zehaztu dira

Sakoneko eztabaidari heltzeko borondatearekin batera proposamen zehatzak egiteko prest dagoela azaldu du LABek, langileen aldeko politikak egiteko garaia dela azpimarratuz.

Greba egunak deitu ditugu abenduaren 5ean eta 7an Arabako ostalaritzan, hitzarmen duinaren alde

Arabako ostalaritzako langileek lau urte daramatzate hitzarmenik gabe. Lau urte lanaldia murriztu gabe, lau urte soldata-igoerarik gabe eta, beraz, erosteko ahalmena galduta. Lau urte kontziliazio-neurri berririk gabe, baimen berririk gabe.

Jakinarazi dugu 2024an Nafarroako 5 langile gehiago hil direla, eta Nafarroako Gobernuari exijitu diogu nafar langileen heriotza etengabeari amaiera emanen dioten neurriak hartzeko

Gaur egin duen agerraldian LAB sindikatuak jakinarazi du 2024an zenbatuta zeudenak baino 5 langile gehiago hil direla. Hala, aurten, azken urteetako tasa guztiak apurtu ditu Nafarroak, 2024 honetan dagoeneko 26 lan heriotza izan baitira. Egoera larri horren aurrean, LABek uste du Elkarrizketa Sozialaren Kontseiluak barnebiltzen dituen CEN patronaleko enpresarien, eta UGT eta CCOO sindikatuen interes korporatiboak ezin direla jarri langileon osasunaren eta bizitzaren gainetik eta, ondorioz, Gobernuari exijitu dio Nafarroako Lan Osasuneko Kontseilua aktibatzea, bertan egoera zuzentzeko beharrezkoak diren neurriak har daitezen.