2024-12-22

Rafa Diez espetxeratua



Audientzia Nazionalak Fiskaltzaren eskaerari jarraikiz Rafa Diezen espetxeratzea agindu du. Estatu espainiarraren ahulezia agerian uzten duen errepresio erakustaldi berri baten aurrean gaude.


Gehiengo sindikalak deituta, "Epai politikorik ez, eskubide guztiak guztiontzat" lemapean, elkarretaratzeak egin dira gaur Euskal Herriko hiriburu eta enpresetan. Bilboko mobilizazioan Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiak hitza hartu du Euskal Herriaren aurkako azken sententzia salatzeko.

Ainhoa Etxaideren interbentzioa 
Sententziak ez du inolako oinarri ezta justifikazio juridikorik, erabat politikoa da, helburu politikoak ditu atzean. Epaiketa politikoa izan da, baita sententzia ere.

Sententziak berriro ere erakutsi du Estatu Espainiarrean jarduera politikoa zigortua dagoela Estatuarentzat onartezina denean jarduera politiko horren helburua, jarduera politiko horrek estatuaren nagusitasuna auzitan jartzen duenean. Edozein Estatu ez demokratikoan gertatzen den bezala, errepresioa eta kode penala erabiltzen da aldarrikapen eta estrategia politikoak geldiarazteko Estatua ez delako gai arazo politikoei benetako irtenbide politikoak emateko.

Gobernuak berriro ere erakutsi du ez dela gai Euskal Herriarekin duen arazo politikoari konponbide demokratiko bat emateko. Indar erakustaldi bat egin nahi izan du egunez egun gorpuzten eta indartzen ari den apustu politiko baten aurrean, eta bistakoa denez, Estatuak bakarrik errepresioaren atalean egin ditzake indar erakustaldiak ez duelako inolako gaitasunik eremu politikoan bere posizioa indartzeko. Geroz eta agerikoagoa da hori, sententzia honek are eta gehiago nabarmentzen du eta zalantzarik gabe, Estatuak Euskal Herrian duen ahulezia politikoa indartuko du.

Bukatzeko, sententzia hau Euskal Herrian hartu dugun bidea indartzeko eta sakontzeko arrazoi bat gehiago da. Estatu espaniarrak inposatutako egoera ez demokratikoa bide demokratikoetatik gainditzeko erabakia hartu dugu eta horretan sakontzea izango da gure erantzuna. Estatua bere erabakiak aldatzera behartu behar dugu, konponbide demokratiko bat behingoz eraikitzeko urratsak ematera behartuz.

Langileei dei egiten diegu sententzia honen kontra kalera ateratzera eta batez ere, Euskal Herriak behar duen irtenbide demokratikoarekin konpromisoak hartu daitezen exigitzera presio sozialaren bidez. Oso agerikoa da aukera berri bat sortu dugula konponbide prozesu bat burutzeko eta gure esku dago estatuari norabide horretan urratsak ematera behartzea. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...