2025-03-23
HomeEkintza Sindikala"Negoziazio kolektiboaren erreformak egoera are eta larriago bihurtu dezake"

“Negoziazio kolektiboaren erreformak egoera are eta larriago bihurtu dezake”

LABek negoziazio kolektiboan izango duen jarrera argitzeko prentsaurrekoa eskaini dute gaur Donostian sindikatuko idazkari nagusi Ainhoa Etxaidek, ekintza sindikaleko arduradun Garbiñe Aranburuk eta enplegu politikako idazkari Oihan Ostolazak.


Zabalik dagoen negoziazioari begirakoak eta negoziazio kolektiboaren erreforma bera izan dituzte aztergai. Negozaziazio kolektiboak bizi duen blokeo egoeraren aurrean patronala erantzule egin dute LABeko bozemaleek. Halaber, erreformak egoera are eta larriago bihurtu dezakeela ohartarazi dute. LABek bi erreferentzia nagusi izango ditu egoerari aurre egiteko: langileen eskubideen eta interesen defentsa hitzarmenen negoziazioetan, eta negoziazio kolektiboaren erreformari aurre egitea.

Negoziazio kolektiboko estrategia eraginkor bat bilatzea izango da LABentzat lehentasun nagusietako bat. Akordio baterako proposamena egin du sindikatuak, akordio horren lanketa sindikatu, patronal, instituzio eta eragile politikoen artean egin behar dela azpimarratuz.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Sunsundeguin ekintzara pasatzeko deia egiten du

Une honetan 300 lanpostu baino gehiago daude jokoan Altsasun; etorkizunerako estrategikoa dirudien sektore batean, merkatua duen produktu batekin. Sunsundegui azaroaren 5ean borondatezko hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik 4 hilabete betetzera doazenean, legezko epeak erretzen joan dira. Oraindik ez da zehaztu balizko inbertsore baten aukerak aurrera egingo duen ala ez.

LABek Hezkuntza Saileko sukalde eta garbiketako langileen hitzarmena sinatu du 16 urteren ondoren

Azken urteetan hamaika mobilizazio, greba, salaketa egin ditugu Hezkuntza Saileko kolektibo feminizatuenaren eta lan baldintza prekarioenak dituenaren lan baldintzak errespetatu eta hobetu daitezen. Pribatizazio prozesu bortitzena jasan duen sektorea da, zerbitzuetako lan batzuk azpikontratatuta baititu sailak.

Premiaz, Palestinaren alde kalera

LABek bat egiten du Gernika-Palestinak deituta bihar 17:30ean Donostian egingo den manifestazioarekin.