2025-04-23
HomeZerbitzu PribatuakOstalaritza"Hemen lan, hemen negoziatu" aldarrikatu dute kolektibitateetako langileek Bilbon, EITBren egoitzaren aurrean

“Hemen lan, hemen negoziatu” aldarrikatu dute kolektibitateetako langileek Bilbon, EITBren egoitzaren aurrean

Kolektibitateetako langileek elkarretaratze bat egin dute gaur, Bilboko EITBren egoitzaren aurrean. Hain zuzen ere, salatu dute lan bera egiteagatik lan baldintza kaskarragoak dituztela eta lan eskubideak zozkatu egiten direla. "Hemen lan, hemen negoziatu” aldarria bere egin dute protestan.

EITBk, Sodexo enpresaren bezero gisa, langileen lan eskubideak zozkatzea ahalbidetzen du, soldata okerragoa eta medikuntza bajengatik penalizazioak inposatuz.

Sodexo, Eurest eta Serunion enpresetako langileek sektoreko lankideekiko lan baldintza okerragoak dituzte, lan bera egiteagatik. Soldata zozkatu egiten dute, baita lanaldia, bajen osagarria eta lan hitzarmen kolektiboa ere. Hau guztia, Eures, Sodexo eta Serunion enpresek irabazi gehiago atera ditzaten, langileen prekarietatearen kontura.

Ostalaritzako hitzarmen estatalaren aurrean, EAEn kolektibitateen hitzarmen bat sortzeko eskatu dute gaurko elkarretaratzean bildutakoek. Hemen lan egiten duten heinean, hemen erabaki behar dutela aldarrikatu dute, azken batean.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enviserreko langileek greba gogortu dute, protestaren hirugarren astean

Hiriko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzeko Gasteizko Udalaren kontrata den Enviser enpresako langileek hiru aste bete dituzte greban. Baldintza duinak jasoko dituen hitzarmen propio bat lortzea da beren helburua. Hainbat langilek Gasteizko udaletxearen aurrean pasa dute gaua, azken honen inplikazioa eskatzeko.

LABek ontzat jo du Iruñeko Udalaren eta alokairuzko bizikleten enpresaren artean sinaturiko akordioari esker langileei zor zitzaizkien soldatak ordaintzea

LAB sindikatuak duela bi aste salatu zuen Ride On Pamplona Iruñeko alokairuko bizikleta elektrikoen zerbitzuko langileak egoera larrian zeudela, sei hilabete baitzeramatzaten nominak berandu kobratzen eta, gainera, enpresak bi nomina oso zor baitzizkien. Iruñeko Udalak eta Ride On-ek gaur iragarri duten akordioaren arabera badirudi zerbitzuaren jarraipena bermatuko dutela eta enpresak berehala kitatuko dituela langileekin dituen zorrak.