Aurrekontuen eztabaida honetan, zerbitzu publikoen defentsarako izpirik sumatzen ez dugula salatu genuen Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, joan den martxoaren 30ean. Eusko Jaurlaritzak ez du zerbitzu publikoen aldeko inbertsiorik egiten, eta aurrekontuetan ikusi ahal izan dugu zein den gobernuaren jarrera. Hortik aurrera dena propaganda hutsa da. Horixe nabarmendu genuen joan den asteko mobilizazioan. Irakaskuntza, Administrazioa, Osakidetza, EITB… zerbitzu publikoetako zenbait ordezkariren iritzia jaso dugu erantsitako bideoan.