2025-04-12
HomeIpar HegoaEuskal Estatuari bidea zabaltzen"Euskal Estatuari bidea zabaltzen" liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Martxoaren 9an...

“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Martxoaren 9an Eibarren

Orain dela gutxi, Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenburupean. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren martxoaren 9an, Herritartasuna eta Naziotasuna jorratuko dituen mintegia egingo da Eibarren.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: herritartasuna. Egitaraua


Liburu bildumaren gogoetak konpartitu eta sakontzeko Ipar Hegoak bost mintegi antolatuko ditu. Lehena otsailaren 16an izan zen da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Lehenengo mintegi honetan aipatu liburuan egindako ekarpenetatik abiatuta, Euskal Estatuaren eraikuntza politiko eta juridikoari buruz hausnartzeko parada izan zuten parte hartzaileek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

“Nazioa gara. Euskal langileak gara”, Aberri Eguneko adierazpena

Jarraian irakur dezakezue LAB sindikatuaren 2025eko Aberri Egunerako adierazpena:

UDALHITZ mahaia eratzea lortu da, negoziazioari ekiteko berme nahiko lortuta

15 urteren buruan, langileekiko arduraz eta begirunez joka dezala eskatzen dio LABek EUDELi. Izan ere, bada sasoia Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udal erakundeetan ezinbesteko erreferentzia den UDALHITZ marko arautzailea berritzeko.

Segurtasun juridikoa emango duen lege-babes berria eskatzen du LABek euskararentzat

LABek irmoki salatzen du Udal Legea garatzen duen dekretuaren aurka Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. EAEko Auzitegi Nagusiaren eta Auzitegi Gorenaren aurkako ebazpenen kateaketak...