2024-12-22
HomeLan Osasuna IdazkaritzaOsalan«Propagandan dirutza, prebentzioa eskaxa»

«Propagandan dirutza, prebentzioa eskaxa»

«OSALANek Prebentzio—ordezkariei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako eskuliburuaren aurkezpenerako jardunaldia egin zuen atzo.LAB sindikatuak propaganda hutsa den jardunaldi hau salatu egiten du. Eta dei egiten dio OSALANi, prebentzioaren giltzarria diren delegatuentzako benetazko formakuntzari eutsi diezaion.

Atzo, martxoak 13, Eusko Jaurlaritzako Ekitaldi Aretoan, Bilbon, OSALANek Prebentzio—ordezkariei zuzendutako Laneko Arriskuen Prebentziorako eskuliburuaren aurkezpenerako jardunaldia egin zuen. Bi orduko jardunaldi honek publizitatea eman dio aipatu eskuliburuari, ez besterik.

Egun, prebentzio delegatuentzako ikastaroek hilabete luzeko atzerapena dute; formakuntza garatzeko borondate politikoaren faltan dago atzerapenaren arrazoia. Sinplea da oso: ez dago dirurik ikastaroak ematen dituzten akademiak ordaintzeko. Ehundaka dira formakuntzarik ez duten prenbentzio delegatuak, eta egoera horretan ez dute prebentzioan dagozkien ahalmenak modu egokian burutzea. Arroputz eta zarata handia eginez, OSALANek, eskuliburu berria iragartzen du.

Arazo hau ez da berria. 1997 urtean lanbidearteko akordioa sinatu zenetik, ikastaroen kudeaketa OSALANi dagokio, batzuetan ere aurrekontuetan, diru partidak jaso dira horretarako; baina oraingoan izugarrizko patxadaz ari da OSALAN, dordokarena egiten dio garrantzizkoari, ikastaroak martxan ipintzeari, aldiz, makinaria osoa erabiltzen du bere buruari publizitatea emateko.

Guzti hau aspaldi OSALANek hartutako okerreko bidearekin lotuta dago: prebentzioaren gaietarako instituto teknikoa eta aholkularia izateari utzi egin dio. Ezer egin gabe Itsurak mantendu; ke hutsa, besterik ez du saltzeko. Arazoa ez da OSALANeko teknikariena edo medikuena (hauek ere pairatu egiten bait dute egoera hau eta murrizketen politika) Urkullurenak bere egiten duen zuzendaritzarena baizik. Eta jakin badakigu lan osasunaz eta segurtasunaz zer nolako arduragabekeria duen patronalak.

Honengatik guztiagatik LAB sindikatuak propaganda hutsa den jardunaldi hau salatu egiten du. Eta dei egiten dio OSALANi, prebentzioaren giltzarria diren delegatuentzako benetazko formakuntzari eutsi diezaion.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Osalanera eraman du indarkeria matxistaren aurkako bideorria, lantokietako prebentzio sistemetan derrigorrez integratua izan dadin

Gaur, LAB sindikatuak enpresetako prebentzio sisteman indarkeria matxistaren arriskua integratzeko plana aurkeztu du Osalango kontseilu nagusian. Plan horrek lanean ere emakumeek pairatzen duten arrisku...

LABek Ezkirozko BSH lantegiaren eta, oro har, Nafarroako industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioan parte hartzera deitu ditu nafarrak

BSH multinazionalak Ezkirozko lantegia itxiko duela iragarri ostean, langileek irmotasunez erantzun zuten abenduaren 18an, Parlamentuaren aitzinean eginiko elkarretaratze jendetsu baten bidez. Hala ere, egoeraren...

Presoen etxeratzea eta behin betiko konponbidea aldarrikatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Sindikatuok, Sare Herritarrarekin batera, mobilizazioak egin ditugu gaur Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, euskal presoen etxeratze prozesua azkartzeko eskatzeko, salbuespen neurriak amaiu daitezen exijitzeko...